Bidaiariak zinera! kanpainaren bosgarren edizioa 'Agur Etxebeste' filmarekin jarriko da abian

Euskadiko zine-aretoen elkarteak sustatutako ekimenak euskal zinemaren kontsumoa bultzatzea du helburu, pelikularen sarreran egindako bi euroko deskontuaren bitartez

EZAE elkarteak bosgarren urtez jarriko du martxan 'Bidaiariak zinera!' kanpaina. Euskal zinema sustatzeko helburua duen egitasmoa ‘Agur Etxebeste’ pelikularen estreinaldiarekin jarriko da abian. Euskal ekoizpenen sarrerek bi euroko beherapena izango dute elkarteko zinemetan (soilik zineko leihatilan erosita), kanpainaren aurrekontua agortu arte. Areto bat baino gehiago dituzten zinemek estreinaldiko astera mugatuko dute prezio-murrizketa eta herriko zine-aretoek lehen bi asteetan egingo dute beherapena. 

Gipuzkoako eta Bizkaiko 60 zinema-areto batzen dituzten EZAEko 16 zinema eta zazpi enpresa-bazkide gehitu dira 'Bidaiariak zinera!’ kanpainara. Konkretuki, parte-hartzaileen artean, Donostiako SADE enpresaren hiru zine daude: Principe, Trueba eta Antiguo Berri. Areto enpresaren hainbat zinemek ere parte hartuko dute: Lekeitioko Ikusgarri zinemak, Durangoko Gran Cinema Zugazak, Eibarko Coliseo Antzokiak eta Getxo Zinemak. Horiez gain, Hirutek enpresaren bost aretok ere bat egingo dute: Andoaingo Bastero kulturguneak, Zumarragako Zelai Arizti aretoak, Villabonako Gurea aretoak, Oñatiko zineak eta Lazkaoko Areria zineak. Halaber, Bilboko Golem Alhondiga eta Multicines, Beasaingo Usurbe Antzokia eta Errenteriako Niessen Zinema ere izango dira egitasmoaren barne.
 


 

Bidaiariak zinera EZAE

2015eko gazteriaren sariaren babesleak gara