Butaka Urdina ekimen berria, zinema aniztasun funtzionala duten pertsonei gerturatzeko 

SADEk antolaturiko lehenengo zikloan, Gautenaren kolaborazioarekin batera, Cavernícola eta El hijo de Big Foot filmak proiektatuko dira, otsailaren 25ean eta martxoaren 25ean, hurrenez hurren

Cartel La Butaca Azul Diversidad Funcional SADE

Otsailak 25, Butaka Urdina ekimena gauzatuko da aniztasun funtzionala duten pertsonak zinemara hurbiltzeko helburuarekin. SADE Zinemak Gautenarekin lankidetzan antolatutako zinema-ziklo berrian kolektibo honen beharrak kontuan hartu eta saioak egokitu egingo dira, inguru ulerkor eta erosoa bermatzeko. Kolektibo honek proiekzio orokorretan dituen arazo eta zailtasunak saihesteko sortuak izan diren arren, publiko orokorrari irekiak izango dira saioak. Izan ere, proposamen honen xedea da ahalik eta pertsona gehienen inklusioa, aisia eta kultura erraztea.

Saioak behar bereziak dituzten pertsonentzat egokitzeko, filmen soinua murriztuko da eta erabateko iluntasuna ekiditeko hainbat argi mantenduko dira. Gainera, aretotik ibili edo emozioak plazaratzeko baimena izango du publikoak momentu oro. 
Aldaketa txiki horiek kolektiboa eroso sentiarazten lagunduko dute. Izan ere, iluntasunak eta soinu ozenek larritasun edo beldur egoerak sorraraz ditzakete, baita segurtasun eza ere. Aldi berean, aretoan ibiltzeko askatasuna eta sentimenduak adierazteko aukera oso esperientzia baikorra izan daitezke aniztasun funtzionala duen ikuslearentzat. 


Butaka Urdina egitasmoak heziketa-osagaiak ere baditu. Horrela, zinema-proiekzioetan aniztasun funtzionala dutenen portaera normalizatzen joateko ahalegina egingo da, inguru ulerkorra sortuz, ikusle bakoitzaren berezitasunak ulertuz eta baita laguntzaileen onura bermatuz ere. 
Halaber, askotan aintzakotzat hartzen ez den giza talde hau ikusaraztea da ekimen honen helburu. Bestalde, ildo honetako sentsibilizazio kanpainak suspertzea da xede, oso garrantzizkoa baita irisgarritasun kognitiboa bultzatzea kolektibo batzuek kultura kontsumitzeko, eta kasu honetan filmak ulertzeko, aukera izan dezaten.


Egitasmoaren lehenengo bi saioak otsailaren 25ean eta martxoaren 25ean izango dira Donostiako Antiguo Berri zineman. Lehenengo hitzorduan Cavernícola filma proiektatuko da eta martxoaren 25ean, aldiz, El hijo de Big Foot, goizeko 11:30ean biak. Sarrerak 6,20 eurotan egongo dira salgai SADEk dituen ohiko kanalen bitartez. Proposamenak jarraipena izango du hurrengo hilabeteetan, lehenengo zikloak duen harrera kontuan hartuta, eta hileroko laugarren igandean burutuko da. 
 

Bidaiariak zinera EZAE

2015eko gazteriaren sariaren babesleak gara