‘Dantza’ filmak jasoko du V. EZAE Saria euskal zinema-industriari egindako ekarpenagatik

Telmo Esnalen ekoizpenak jasoko du V. EZAE Saria euskal zinema-industriari egindako ekarpenagatik, baita pelikularen arrakasta, ibilbidea, kalitatea eta originaltasunagatik ere

EZAEk, Euskadiko zine aretoen elkarteak, ‘Dantza’ ekoizpenak euskal zinema-industriari egindako ekarpena eta pelikularen arrakasta, ibilbidea, kalitatea eta originaltasuna aintzat hartuko ditu V EZAE Sariaren bitartez. Aurreko urteetan, Loreak, Amama eta Handia filmek eta Juanba Berasategi zinemagilearen senideek jaso dute saria. 

Aurten, euskal zinema-aretoen kudeatzaileek Telmo Esnalek zuzendutako filma saritu nahi izan dugu. Mundu osoko hamar bat zinema jaialdietan proiektatu da ‘Dantza’, eta Donostiako Zinemaldian Glocal in Progress Industriaren Saria eta Glocal in Progress Saria irabazi ditu, 2017 eta 2018 urteetan, hurrenez hurren. 

Jose Luis Rebordinos Zinemaldiko zuzendariak eta Joxean Muñoz Kultura sailburuordeak ere ekitaldian parte hartuko dute. EZAE elkarteak Eusko Jaurlaritzarekin dituen hitzarmenen eta konpromisoen inguruan hitz egingo du Muñozek, Zinema Euskaraz programa eta ‘Bidaiariak zinera!’ kanpaina tarteko, baita martxan dauden proiektu berrien inguruan ere.
 

Bidaiariak zinera EZAE

2015eko gazteriaren sariaren babesleak gara