Euskadiko zinemek 3,2 milioi ikusle baino gehiago galdu zituzten iaz

EZAE elkartearen kalkuluen arabera, euskal aretoek 10 milioi euroko galerak izan zituzten. Iaz Euskadin zinemara joan ziren pertsonen kopurua % 66 baino gehiago murriztu zen, 2019ko datuekin konparatuz.

Euskadiko zinemek 3,2 milioi ikusle baino gehiago galdu zituzten iaz

EZAE elkartearen kalkuluen arabera, euskal aretoek 10 milioi euroko galerak izan zituzten. Iaz Euskadin zinemara joan ziren pertsonen kopurua % 66 baino gehiago murriztu zen, 2019ko datuekin konparatuz.

Euskadiko zinemek 3,2 milioi ikusle galdu zituzten iaz, 2019ko datuekin alderatuta.  Duela bi urte 4,8 milioi lagun joan baziren euskal aretoetara, 2020an soilik 1,6 milioi, %66 gutxiago. Ondorioz, sarreren salmentagatiko diru-bilketa ere proportzio berean jaitsi zen: 2019an 28,8 milioi euro izatetik, 2020an 9,6 milioi euro izatera.

Era berean, ikusle kopuruaren beherakada horrek eragin zuzena eta oso larria du zinemetako emaitza-kontuetan. EZAE zine-aretoen elkartearen kalkuluen arabera, euskal zinemen emaitza-kontuan metatutako galerak 10 milioi euro ingurukoak izan ziren, 2019ko epe bereko zifrak kontuan izanda.

Agintariek  aretoei ezarritako ikusle-edukieraren murrizketak, ordutegiak mugatzeak eta orain tabernak irekita edukitzeko ezintasunak egoera latzean utzi ditu zinema asko, eta horietako batzuek dagoeneko itxi dituzte beren ateak.

Horri guztiari estreinaldi falta gehitu behar zaio; izan ere, pandemiaren hasieratik filmen estreinaldi kopuruak nabarmen egin du behera. Ondorioz, berehalako neurririk hartzen ez bada, sektorearen bideragarritasuna arriskuan egon daiteke.

Larrialdi-egoera hori iritsi da, nahiz eta egiaztatu den zine-aretoak erabat seguruak direla, ez dela bertan birusaren agerraldirik izan eta agintariek ezarritako osasun-neurri guztiak zorrotz betetzen direla.
 

Bidaiariak zinera EZAE

2015eko gazteriaren sariaren babesleak gara