Euskal ekoizleak Berlinalen izango dira

Euskal ikus-entzunezko sektoreak Berlinaleko European Film Marketen hartuko du parte, Basque Audiovisual zigiluaren bitartez

Zineuskadiren Etxepare Institutuaren eta Eiken Clusterraren elkarlanari esker, 19 euskal ekoiztetxe Berlineko zinema jaialdian egongo dira Basque Audiovisual zigiluarekin. 

Europar zinemaren merkatu honetan, euskal zigiluak ekoizpen fase ezberdinetan dauden 29 proiektu aurkeztuko ditu: garapenean, amaiturik eta estreinaturik dauden proiektuak, alegia.  Dokumentalak, animaziozko filmak eta fikziozko luzemetraiak aurkeztuko dira 29 proiektu horien artean, honako 19 euskal ekoiztetxeek aurrera eramandako produkzioak: Amania Films, Arena Comunicación, Arquetipo Comunicación, Baleuko, Barton Films, Blogmedia, Demeter Films, Dibulitoon, Doxa Producciones, Euskadi Movie AIE, Kanaki Films, Kote Camacho, Kubelik Films, Lamia Producciones, Laniakea, Sr&Sra Producciones, Talka Films, Taui Media eta Txintxua Films. 

Bestalde, Euskadiko produkzio-lan batek parte hartuko du Berlinale Co-Production Marketen, Aritz Morenok zuzendu eta Morena Filmsek Señor y Señora enpresarekin batera produzitu duen 'Advantages of travelling by train' proiektua.  Gainera, Euskadiko Film Commission erakundeak lehen aldiz merkatuan ordezkatuak izango dira filmatze-lanak Euskadira erakartzeko sustapen-bide berriak topatzeko helburua duen Film Basque Country markari esker. 

Informazio gehiago, Zineuskadiren webgunean

Bidaiariak zinera EZAE

2015eko gazteriaren sariaren babesleak gara