Euskal Rock & Film Jaialdia Niessen Zinemetan ostegunetik aurrera

Euskal rockari buruzko dokumentalen zikloa Errenterian izango da 21ean, 26an eta 28an

Euskal Rock Film Festibala

Eresbilek, Musikaren Euskal Artxiboak, antolatutako Euskal Rock & Film jaialdia urtarrilaren 21ean, 26an eta 28an izango da Errenteriako Niessen Zinemetan. Guztira, hiru lan aurkeztuko dira eta sarrera bakoitzak 3 euro balioko du.


Zikloari hasiera emateko, Dani Lópezek zuzendutako ‘Kampsa, 20 años de sueños y escombros’ pelikula ikusteko aukera egongo da, 19.30ean zineman bertan. Asteartean, 26an, berriz, ‘Emarock’ proiektua aurkeztuko da; lan horretan, ikusleak 16 euskal emakume musikarik arte honen inguruan duten ikuspuntuaz eta hausnartzeko tresna moduan duen balioaz ikusi ahalko du.


Azkenik, 28an, ‘Vinyland’ proiektatuko da, binilo biltzearen inguruko filma. Gainera, pelikula ikusi baino lehen Petti abeslariak hiru kantu abestuko ditu, era akustikoan, eta amaitzean DJ emanaldiaz gozatzeko aukera izango da Errenteriako Xera gastrotekan. 
 

Informazio gehiago hemen

Bidaiariak zinera EZAE

2015eko gazteriaren sariaren babesleak gara