EZAE elkartea datorren igandean ospatuko den European Arthouse Cinema Day egunera batuko da

Arte eta Saiakerako Zinemen Elkarteen Nazioarteko Konfederazioak (CICAE) eta europar zinemaren zabalpena bultzatzen duen Europa Cinemas zine-aretoen sareak sustatutako ekimenarekin bat egin du Euskadiko zine-aretoen elkarteak

EZAE, Euskadiko zine-aretoen elkartea, European Arthouse Cinema Day edo Arte eta Saiakerako Zinemaren Europako Egunaren laugarren ediziora batuko da datorren igandean, urriaren 13an. Arte eta Saiakerako Zinemen Elkarteen Nazioarteko Konfederazioak (CICAE) eta europar zinemaren zabalpena bultzatzen duen Europa Cinemas zine-aretoen sareak sustatutako ekimenak gure kontinenteko zinema eta bertako zine-aretoen lana aintzat hartzen du. Iaz, 39 herrialde ezberdinetako 650 zinemek hartu zuten parte egitasmoan. 

Modu horretan, euskal elkarteak kanpainarekin bat egin nahi du EZAEren helburuekin bat egiten baitu zine-aretoen aberastasun kulturala defendatuz eta aretoek hiritar guztien topaleku gisa duten garrantzia azpimarratuz. EZAEko aretoek europar zinemaren ospakizunean parte hartuko dute karteldegian duten europar ekoizpen bati beherapena eginez. 

Parte hartzen duten zineak

Gipuzkoako eta Bizkaiko 57 zinema-areto batzen dituzten EZAEko 14 zinema gehitu dira ospakizunera. Konkretuki, Donostiako SADE enpresaren bi zine: Principe eta Antiguo Berri. Areto enpresaren hainbat zinemek ere parte hartuko dute: Lekeitioko Ikusgarri zinemak, Durangoko Gran Cinema Zugazak, Eibarko Coliseo Antzokiak eta Getxo Zinemak. Horiez gain, Hirutek enpresaren bost aretok ere bat egingo dute: Andoaingo Bastero kulturguneak, Zumarragako Zelai Arizti aretoak, Villabonako Gurea aretoak, Oñatiko zineak eta Lazkaoko Areria zineak. Halaber, Bilboko Golem Alhondiga eta Multicines eta Errenteriako Niessen Zinema ere izango dira egitasmoaren barne.
 

Bidaiariak zinera EZAE

2015eko gazteriaren sariaren babesleak gara