EZAE elkarteak Euskal Zinemaren Eguna antolatu du gure zinemagintzaren klasikoak berreskuratzeko

Euskal Zinemaren Eguna hiru hilero burutuko da helburu bikoitzarekin: ikusle gazteak zinemara erakartzea eta belaunaldi berriei euskal zinemagintzaren ekoizpen ezagunenak pantaila handian aurkeztea

EZAEk, Euskadiko zine-aretoen elkarteak, Euskal Zinemaren Eguna izeneko ekimen berria jarri du martxan helburu bikoitzarekin: ikusle gazteak zinemara erakartzea eta belaunaldi berriei euskal zinemagintzaren ekoizpen ezagunenak pantaila handian aurkeztea. Elkartearen partaide diren bederatzi zine-aretok ‘Acción Mutante’ filma pantailaratuko dute azaroaren bigarren hamabostaldian. Alex de la Iglesiaren opera primak bere zinemagintzaren ezaugarri izango diren umore beltza eta indarkeria nabarmentzen ditu.

Sarrerek prezio murriztua izango dute gazteak zine-aretoetara joan daitezen errazteko. Gainera, pelikularen lantaldea proiekzioetan parte hartzera eta filma aurkeztera gonbidatua izan da.

Hiru hilero burutuko den ekimena

Egitasmo honek Euskadiko Filmategiaren eta Euskadin ekoiztutako film laburren Kimuak programaren laguntza du. Euskal Zinemaren Eguna hiru hilero ospatuko da eta, hurrengo edizioetan, Kimuak bildumako film laburrak ere proiektatuko dira film luzeekin batera. Era berean, hautatutako pelikuletan lan egin duten profesionalei euren lana ikusleei aurkezteko gonbidapena luzatuko zaie.

Proiekzioen datak

Getxoko zinema eta Durangoko Zugaza zinea izango dira Euskal Zinemaren Eguna ospatuko duten lehen aretoak azaroaren 14an. Hurrengo egunean, Zornotzako aretoan ikusi ahalko da, eta hilaren 19an Donostiako Antiguo Berrin. Azaroaren 20an Beasaingo Usurbe Antzokira iritsiko da eta 22an Bilboko Golem Alhondigara. Azkenik, hilaren 28an, 29an eta 30an Andoainen, Errenterian eta Zumarragan proiektatuko da. 
 

Getxo Zinemak – azaroak 14, asteazkena, 19:30 

Zugaza zinema, Durango – azaroak 14, asteazkena, 20:00 

Zornotza aretoa – azaroak 15, osteguna, 20:15

Antiguo Berri zinema, Donostia - azaroak 19, astelehena, 19:30 

Usurbe antzokia, Beasain - azaroak 20, asteartea, 20:00 

Golem Alhóndiga zinema, Bilbo – azaroak 22, osteguna, 20:00

Andoain, Bastero Kulturgunea – azaroak 28, asteazkena, 20:15 

Niessen Zinemak, Errenteria – azaroak 29, osteguna, 19:30 

Zumarraga, Zelai Arizti zinema– azaroak 30, ostirala, 22:15 

Bidaiariak zinera EZAE

2015eko gazteriaren sariaren babesleak gara