FANT 24 jaialdia Golem Alhondiga zinema aretoan

Aretoak Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren proiekzioak hartuko ditu maiatzaren 5etik 10era

Bilboko Zinemaldi Fantastikoa den FANT jaialdia Golem Alhondigara bueltatu da aurten larunbatetik ostegunera. Genero fantastikoaren topagunea den zinemaldia pasa den ostiralean, maiatzaren 4an, hasi zen Campos Antzokian 'Los extraños: Cacería nocturna' filmaren estreinaldiarekin eta euskal film laburren bildumarekin. Larunbatean Golem aretora leku aldatu zen jaialdia, eta datorren ostegunera arte, Sail Nagusian lehiatzen diren nazioarteko hogei film inguru ikusi ahal izango dituzte ikusleek Golemen.

Proiekzioez gain, sari-banaketak ere ospatuko dira bertan: larunbatean, Gemlins film ospetsuaren zuzendari den Joe Dantek jaso zuen Ohorezko FANT Saria, eta ostugunean, 'Errementari' filmaren zuzendari den Paul Urkijo zinemagile arabarrak jasoko du Fantrobia Saria. Bi hitzordu garrantzitsu horien artean, proiekzio ugari, eta asko erabat doan: 'La matanza de Texas' edo 'La casa de los horrores' gisako klasikoak edo La Aventura banatzailearen fantasiazko pelikula interesgarriak ('Love Witch' edo 'The Woman'), besteak beste.

Programazio osoa kontsultatu eta sarrerak eskuratzeko, FANT zinemaldiaren webgunera jo daiteke.

 

Bidaiariak zinera EZAE

2015eko gazteriaren sariaren babesleak gara