FANT Bilboko Zinemaldi Fantastikoa Golem zine-aretora bueltatuko da

Juan Antonio Bayona ekoizle eta zuzendaria, Fantastikoaren Izarra Sariaren irabazlea, maiatzaren 2 eta 11 bitartean Bilbon ospatuko den Zinemaldi Fantastikoaren protagonista nagusia izango da.

Juan Antonio Bayona ekoizle eta zuzendaria, Fantastikoaren Izarra Sariaren irabazlea, maiatzaren 2 eta 11 bitartean Bilbon ospatuko den Zinemaldi Fantastikoaren protagonista nagusia izango da. Bayonak hiru Goya irabazi ditu ‘El orfanato’ (2007), ‘Lo imposible’ (2012) eta `Un monstruo viene a verme’ (2016) filmengatik. Gainera, Estatuko filmerik arrakastatsuena filmatu zuen iaz: ‘Jurassic World: El rieno caído’. 

Fred Dekker, ‘terror teen’ kategoriako ‘El terror llama a su puerta’ edo ‘Una pandilla alucinante’ film ospetsuen autorea, festibaleko beste protagonistetako bat izango da, bere ibilbide profesional luzea txalotu nahi dutelako. Bestalde, Guillermo de Oliveira ‘Desenterrando a Sad Hill’ dokumentalaren zuzendariak Fantrobia Saria eskuratuko du. 

Zinemaldiko abonamenduak Golem Alhondigan eskaintzen diren saioetara joateko aukera ematen du, eta sarrera indibidualak Golem zinemetako web orrian eta txartel-leihatilan eskura daitezke.

Bidaiariak zinera EZAE

2015eko gazteriaren sariaren babesleak gara