Gaur estreinatuko da Ben Sharrock zuzenduriko 'Pikadero' filma

Euskal pelikulak Barbara Goenaga eta Joseba Usabiaga ditu protagonista, eta gaurtik aurrera kusgai egongo da zinemetan.

Barbara Goenaga eta Joseba Usabiaga

Gaur estreinatuko da 'Pikadero', Ben Sharrock eskoziarrak zuzendu duen filma. Istorio zinez gertukoa kontatzen du Arratian filmatutako pelikulak: egoera ekonomikoaren gatibu, gurasoen habia utzi ezinik dabilen bikote gazte batek arazo larriak ditu gurasoen etxean “bikote-eginbideak betetzeko”. Elkarrekin lasai egoteko gero eta gogo handiagoz eta hotel bat ordaintzeko dirurik gabe, toki publikoak bilatu behar dituzte elkarrekin egoteko: "txortalekuak". Haien arteko harremana kolokan geldituko da amiltzen ari den ekonomia batetik askatzen saiatzen direnean.

Zinemaldiko Zuzendari Berriak sailetik pasatu eta gero 'Pikadero' zinema aretoetan estreinatuko den egunean, Sharrockekin hitz egin dute Eitb-n pelikulaz.

Informazio osoa jatorrizko iturrian: Eitb

Bidaiariak zinera EZAE

2015eko gazteriaren sariaren babesleak gara