‘Kutsidazu bidea, Ixabel’ pelikularen lantaldeak filma aurkeztuko du astelehenean Antiguo Berrin, Euskal Zinemaren Egunaren harira

Euskal zinemaren klasikoaren inguruko solasaldian parte hartuko dute pelikularen zuzendari Mireia Gabilondok eta Fernando Bernuesek, baita Iñake Irastorza aktoreak ere

‘Kutsidazu bidea, Ixabel’ ekoizpenaren zuzendari Mireia Gabilondok eta Fernando Bernuesek, eta Iñake Irastorza aktoreak, euskal zinemaren klasiko moderno hau aurkeztuko dute datorren astelehenean, urtarrilak 28, Donostiako Antiguo Berri zineman, Euskal Zinemaren Egunaren harira. Emanaldia arratsaldeko 19:30ean izango da 4 euroren truke. EZAEk, Euskadiko zine-aretoen elkarteak, antolatutako ekimenak helburutzat du ikusle gazteak zinera erakartzea eta belaunaldi berriei euskal zinemagintzaren ekoizpen ezagunenak pantaila handian aurkeztea. 

Egitasmo honek Euskadiko Filmategiaren eta Euskadin ekoiztutako film laburren Kimuak programaren laguntza du. Pelikularen aurretik, gainera, Asier Altunaren 'Artalde' film laburra ikusiko dute bertaratuek.

Mireia Gabilondok eta Fernando Bernuések zuzendutako ‘Kutsidazu bidea, Ixabel’ 2006an pantailaratu zen, Mikel Losada, Ainere Tolosa eta Iñake Irastorza protagonista zituela, besteak beste. Euskal zinemaren klasiko honek Juan Martinen esperientzia kontatzen du. Euskara maila hobetzeko asmoz, uda baserrian pasatzea erabakitzen du donostiarrak, eta berehala konturatzen da euskaltegian ikasitakoak ez duela baserritarren euskararen antzik. Horrez gain, Juanek baserriko lanak ezagutzen ez dituenez, egoera barregarri mordoa eskaintzen dizkigu, baita esperientzia eder asko ere.
 

Bidaiariak zinera EZAE

2015eko gazteriaren sariaren babesleak gara