Marian Fernandez ekoizleak jaso du VI. SADE Saria

Donostiako zine-aretoak kudeatzen dituen eta EZAE elkarteko bazkide den SADE enpresak Nafarroako ekoizleak zinearen industriari egindako ekarpena aintzat hartu du

Ekoizle, Ibaia Ikus-Entzunezkoen Euskal Ekoizle Burujabeen Elkarteko presidente eta Txintxua Filmseko fundatzaile den Marian Fernandezek jaso du IV. SADE Saria euskal eta espainiar zinean egin duen ibilbide profesionalarengatik. 

Fernandezek nazioarteko zinema jaialdi ugaritan ikusiak izan diren eta 150 sari baino gehiago jaso dituzten 24 film labur ekoiztu ditu, horietako batzuk oso arrakastatsuak, ‘La gran carrera’, ‘Amona  putz!’ edo ‘Artalde’ kasu.

Asier Altuna zuzendari eta gidoigilearekin batera, 2008 urtean Txintxua Films fundatu zuen, ‘Bertsolari’, ‘Amama’, ‘Sipo Phantasma’ ,‘Dantza’ eta ‘Oreina’ pelikulak gauzatzen lagundu duen erreferentziazko euskal ekoizpen-etxea. Bere ibilbide profesionalean, Koldo Almandoz, Telmo Esnal eta Asier Altuna zinemagileekin egindako lana nabarmentzen da, euren film laburrak eta pelikulak ekoiztu baititu azken hamarkadan.

Estatuko zinemagintzako pelikula arrakastatsuen produkzioko lantaldean ere aritu da ‘Mar adentro’ edo ‘Los otros’ filmetan, besteak beste, eta 2018an Ibaia Ikus-Entzunezkoen Euskal Ekoizle Burujabeen Elkarteko presidente izendatu zuten.

 

Bidaiariak zinera EZAE

2015eko gazteriaren sariaren babesleak gara