Ninjago Lego filmaren bikoizketa euskaraz

REC Grabaketa Estudioan egon gara Lego Ninjago filma euskarara nola bikoizten duten ikusten. Zineuskadik sustatutako Zinema Euskaraz programak haur eta gaztetxoentzako filmak euskaraz estreinatzen ditu zinema aretoetan.

Zineuskadi elkarteak sustatutako Zinema Euskaraz programaren azken filmaren euskarazko bikoizketa nola egiten duten azaldu digute REC Grabaketa Estudioko bikoizlariek. 

Lehenik eta behin, filma itzuli egiten da eta, ondoren, gidoia idatzi eta aktoreak aukeratzen dira. Aktoreen ahotsa pertsonaien edo pertsonaien estiloaren edo izakeraren antzekoa izan behar du. Estudioaren arduradunen hitzetan, pertsonaia nagusiak bikoizteko pare bat egun behar izaten ditu bikoizlariak, baina garrantzia gutxiagoko pertsonaiak bi edo hiru ordutan bikoiztu daitezke. Azkenik, zuzendariarekin filma ikusten du aktoreak eta zuzendariak pertsonaiaren izaera sakonki azaltzen dio bikoizlariari, honek ez baitu pelikula ikusten bikoiztu aurretik, egin beharreko aldaketa txikiak egin ditzan. Zatika bikoizten da eta jatorrizko filmaren antzekoen uzten saiatzen dira. Azkeneko pausoa grabatutako guztia zinema aretoan nahastea da.  

'Ninjago Lego' Lego panpinak protagonista dituen hirugarren pelikula da. Lehenengoak, 'La Lego película', dozenaka sari eskuratu zituen baita Oscar sarietan hautagai izan ere. Ondoren, 'Batman Lego' estreinatu zen eta 'Ninjago Lego' da hirugarrena.

 

Bidaiariak zinera EZAE

2015eko gazteriaren sariaren babesleak gara