Pascal Gaignek V. SADE Saria jaso du bere ibilbide arrakastatsuarengatik

Donostiako zinema-aretoak kudeatzen dituen enpresak zinema sektoreko profesional baten lana aintzat hartzen duen saria banatzen du urtero, eta aurten Pasal Gaigne konpositore frantsesa izan da omendua

Musikagileak pasa den ostiralean, irailaren 14an, jaso zuen saria Donostiako Astoria 7 hotelean. Frantzian jaiotako musikagile polifazetikoa Donostian bizi da duela hiru hamarkada baino gehiago, eta ordutik, erreferentziazko profesionala da euskal eta espainiar zineman. ‘Handia’ filmean egindako lanagatik soinu banda onenaren Goya saria eskuratu du aurten, eta ehun soinu bandatik gora sortu ditu bere ibilbide profesionalean. Horrez gain, Goya sarietarako lau izendapen jaso ditu, baita beste aintzatespen garrantzitsu ugari ere: Buenos Aireseko zinema jaialdiko ‘Urrezko Pentagrama’, Europako Soinu Banda Onenaren saria eta bi ‘Zilarrezko Biznaga’ Malagako zinema jaialdian, besteak beste.

Golardo horiez gain, primerako zuzendariekin egin du lan konpositoreak: Víctor Erice (‘El sol del membrillo’), Daniel Sánchez Arévalo (‘Azul oscuro casi negro’ eta ‘Gordos’), Icíar Bollaín (‘El olivo’, ‘Flores de otro mundo’, ‘Katmandú, un espejo en el cielo’) edo Ramón Salazar (‘Piedras’, ’20 centímetros’), besteak beste. Gainera, esku artean du Aitor Arregi, Jon Garaño eta Jose Mari Goenaga zinemagileen azken proiektuaren musika, ‘La trinchera infinita’, baita Brian Cox eta Bruce Dern aktoreak protagonista dituen  ‘Remember me’ ekoizpen estatubatuarra ere. 

 

Bidaiariak zinera EZAE

2015eko gazteriaren sariaren babesleak gara