‘Soinujolearen semea’ gaur estreinatuko da gure zinematan ‘Bidaiariak zinera!’ ekimenaren eskutik

Euskadiko Zine Aretoen Elkarteak ,‘Bidaiariak zinera!’ kanpainaren bitartez, euskal zinema sustatuko du sarreren prezioan 2€-ko beherapena eginez.

Euskadiko Zine Aretoen Elkarteak ,‘Bidaiariak zinera!’ kanpainaren bitartez, euskal zinema sustatuko du sarreren prezioan 2€-ko beherapena eginez. Kanpaina honen eskutik, gaur, apirilaren 12an, Soinujeralen Semea estreinatuko da gure aretoetan, Fernando Bernués zuzendariak zinemara eraman duen Bernardo Atxagaren obra.  Idazlearen eleberri pertsonaletakoa da eta, bertan, hainbat gai ezberdin jorratzen dira: memoria, nostalgia, adiskidetasuna, maitasuna, edota zure herrialdea uzteagatik sentitzen duzun tristura, inoiz bueltatuko ez zarela jakinik. 

Kanpaina pasa den urrian jarri zen abian eta Eusko Jaurlaritzak Zineuskadiren bitartez babestutako ekimenak ikusleak zine-aretoetara erakartzeko helburua du. Ekimenean, Gipuzkoako eta Bizkaiko 61 zinema-aretok eta 17 zinemak parte hartzen dute. Euskal zinemaz gozatzeko aukera izango dute areto horietara gerturatzen diren ikusleek.

Bidaiariak zinera EZAE

2015eko gazteriaren sariaren babesleak gara