Udako Golem Verano bueltan da! Autore-zinema onena jatorrizko hizkuntzan

Zinema-zale bilbotarrek hitzordu berria dute. Ekainaren 29tik abuztuaren 16ra Bizkaiko hiriburuko Golem zinemak urteko filmerik onenak berrestreinatuko ditu prezio murriztuan

Golem zinema aretoek autore-zinema onenarekin duten konpromisoa berretsi dute aurtengo Udako Golem Verano ekimenarekin. Ekainaren 29tik abuztuaren 16ra zabalduko den programak urteko ekoizpen azpamarragarrienak bilduko ditu, zinema jaialdietan saritutako filmak zein zinema independentearen harribitxiak besteak beste. Guztira, 11 herrialde ezberdinetako 24 izenburu, europar zinemaren pelikula ugari tarteko. Film guztiak jatorrizko hizkuntzan proiektatuko dira, gaztelaniazko azpitituluekin, eta prezioa honakoa izango da: 5,50€ ohiko salneurria, 4,90€ astelehenetan (jai egunak salbu) eta 4,50€ asteazkenetan (jai egunak salbu).

Nobedadeen artean, Aki Kaurismaki Finlandiako maisuari eskainitako atzerabegirakoa nabarmenduko genuke, zuzendariaren zortzi film remasterizatuk osatua. Gainontzeko pelikulen artean, genero eta tankera ezberdineko izenburuak: thriller poliziakoa 'El Cairo Confidencial' filman, kirolaren inguruko biopic-a 'Yo Tonya' pelikulan, hiesaren inguruko drama '120 pulsaciones por minutos' ekoizpenean edo aniztasun sexualaren inguruko hainbat film: 'Tierra Firme', 'Thelma' eta 'Call me by your name'. 

Golem zinema aretoaren webgunean aurkitu dezakezu ekimenaren egitaraua eta sarrerak erosteko jarraibideak.

 

Bidaiariak zinera EZAE

2015eko gazteriaren sariaren babesleak gara