Zinegabonak egitasmoko tailerrak eta proiekzioak Donostian, Errenterian eta Zornotzan burutuko dira urte bukaeran

Zineuskadik EiTBrekin eta EZAErekin elkarlanean antolatutako Gabonetako zine-egitasmoa abenduaren 26tik 30era ospatuko da EZAE elkarteko aretoetan

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Zinegabonak bueltan da aurten ere berritasun garrantzitsuekin: stop-motion animazio tailerrak eta zine-areto berriak. 

Ekimena datorren abenduaren 26an jarriko da martxan Bilboko Multibox-EiTB aretoan eta Zornotza aretoan. Euskadiko zine-aretoen elkarteko parte den azken areto honetan stop-motion tailerra burutuko da egun hartan, goizeko 11:30ean. Abenduaren 27an Errenteriako Niessen Zinemara iritsiko da tailerra eta ostiralean Donostiako Principe aretoaren txanda izango da. Parte hartu ahal izateko, ezinbestekoa izango da zazpi urte baino gutxiagokoak heldu batekin batera joatea, eta euro bateko prezioa izango du tailerrak. Argazki hartualdi jarraituetan oinarritutako filmatze teknika den 'stop motion' animazioa zer den ikasi ahal izango dute tailerrean parte hartzen duten umeek. 

Asteburuan, abenduaren 29an eta 30an, etxeko txikienek euren Zinema Euskaraz programako film gogokoenak berrikusi ahal izango dituzte EZAEko hiru zine-areto horietan. Proiekzioak goizeko 11:30ean emango dira eta euro bateko prezioa izango dute ere. 

EGUTEGIA

Amorebieta - Zornotza aretoa

Asteazkena, abenduak 26, 11:30: Animazio tailerra

Larunbata, abenduak 29, 11:30: 'Albert'

Igandea, abenduak 30, 11:30: 'Axel heroi txikia'

Errenteria - Cines Niessen

Osteguna, abenduak 27, 11:30: Taller de animación

Larunbata, abenduak 29, 11:30: 'Harpetarra'

Igandea, abenduak 30, 11:30: 'Leo Da Vinci'

Donostia - Cines Príncipe

Ostirala, abenduak 28, 11:30: Taller de animación

Larunbata, abenduak 29, 11:30: 'Maya Erlea: Ezti-jokoak'

Igandea, abenduak 30, 11:30: 'Igelaren Erresuma'

 

Bidaiariak zinera EZAE

2015eko gazteriaren sariaren babesleak gara