Zinegoak LGTBI zinema jaialdia Golem Alhondigara iritsi da

Otsailaren 20tik, asteartea, otsailaren 25era, igandea, Bilboko zinema aretoak sail nagusiko dozena bat fikziozko film eta dokumental proiektatuko ditu, baita dozena erdi euskal film labur ere

Atzo eman zitzaion hasiera Zinegoak Bilboko LGTBI zinema jaialdiari Arriaga Antzokian. Datorren martxoaren 4ra arte luzatuko da jaialdia Bizkaiko hiriburuko hainbat egoitzatan. 

Golem Alhóndiga zinema izango da egoitzetako bat, otsailaren 20tik 25era, eta sail nagusiko dozena bat fikziozko film eta dokumental proiektatuko ditu, baita dozena erdi euskal film labur ere. Pasa den urtarrilaren 24an jarri ziren salgai sei saioko bonoak 20 euroko prezioan. 

Jaialdiaren programazioa kontsulta dezakezue Golem zinema aretoen zein Zinegoak jaialdiaren webguneetan.

 

Bidaiariak zinera EZAE

2015eko gazteriaren sariaren babesleak gara