Zinemina ekimenarekin bat egin du EZAEk

Zinemaz gozatzeko dugun gogo eta behar izugarria da #Zinemina; estreinaldietarako gogoa, lagunekin aretoetan elkartzeko desira; sortzeko eta filmatzeko nahia.  

cartel zinemina

Zinemaz gozatzeko dugun gogo eta behar izugarria da Zinemina; estreinaldietarako gogoa, lagunekin aretoetan elkartzeko desira; sortzeko eta filmatzeko nahia.  Hori dela eta, Zineuskadik euskal ikus-entzunezko sektorea bultzatzeko abiarazi duen Zinemina ekimenarekin bat egin du EZAEk.

Egitasmo hau euskal ikus-entzunezkoaren sektorea nabarmentzeko kanpaina da; zinema maitatzen dugun guztion eta sektoreko eragileon topagune izateko helburua duen ekimena, hain zuzen. Xede horrekin, ekintza anitz burutuko dira aurten, zinemagintzaren balio-katea ikusarazteko eta datozen hilabeteetan aurkeztuko diren proiektu berriekin ilusioz betetzeko. Zinema-aretoetan ikusiko dugu elkar!

 

Bidaiariak zinera EZAE

2015eko gazteriaren sariaren babesleak gara