#Zinequiz abian da, udan euskal eta europar zinema sustatzeko ekimena

Euskadiko zinema aretoen elkarteak sarrerak zozketatuko ditu ikusleek zinemaz pantaila handian goza dezaten udan zehar

EZAEk zinemazeleek eskertuko duten egitasmoa jarri du martxan uztailan eta abuztuan: #Zinequiz. Euskadiko zinema aretoen elkarteak Facebooken eta Twitterren zinemaren inguruko galderak eta erronkak proposatuko ditu jarraitzaileek astero zinemarako bi sarrera bikoitz eskuratu ditzaten (Facebooken bi sarrera eta Twitterren beste bi) udan. 

Hirugarren urtez burutuko den #Zinequiz kanpainaren helburua da euskal eta europar zinemaren kontsumoa bultzatzea EZAEko aretoetan, baita elkarteak sare sozialetan dituen zaleen leialtasuna saritzea ere.

Adi gure sare sozialei eta animatu parte hartzera!

 

Bidaiariak zinera EZAE

2015eko gazteriaren sariaren babesleak gara