'Zipi eta Zape eta kapitainaren irla' filmaren aurrestreinaldirako bi gonbidapen eskuratu!

Haurrentzako filma euskeraz aurrestreinatuko da hurrengo ostegunean, uztailaren 21ean, Donostiako Principe zinemetan.

EZAE elkarteak bost gonbidapen bikoitz zozketatuko ditu etxeko txikienek Zipi eta Zape eta kapitainaren irla filmarekin euskaraz goza dezaten. Espainiar ekoizpena Estatuko areto guztietan uztailaren 29an estreinatu aurretik, Donostian proiektatuko da astebete lehenago, eta saioaren aurkezpenean izango dira filmako protagonistak. Gonbidapenen zozketan parte hartu eta Zipi eta Zaperen abenturez gozatu! Sarrerak eskuratzeko, EZAE Facebooken jarraitu eta zozketako post-a partekatu behar da igandera arte (hilak 17). Zozketa astelehenean, uztailaren 18an, egingo dugu! 

 

 

 

Bidaiariak zinera EZAE

2015eko gazteriaren sariaren babesleak gara