'Zipi eta Zape eta kapitainaren irla' -ren euskarazko aurrestreinaldia primerakoa izan da eta ehunka ume bildu ditu Donostian

Hurrengo asteko estreinaldia baino astebete lehenago, Donostiako umeek Printzipe zinemetako areto handiena bete dute Zipi eta Zaperen abenturekin gozatzeko

Ehunka ume eta guraso bildu dira Donostiako Printzipe zinemetan Zipi eta Zape anai bihurrien azken filmaren aurrestreinaldian. Txikienek filmeko aktoreekin argazkiak ateratzeko aukera izan dute, Zipi eta Zape protagonistak, Teo Planell eta Toni Gómez, eta Goizalde Nuñez aktorea izan baitira filmaren aurkezpenean. Oskar Santos zuzendariak eta Koldo Zuazua ekoizleak ez dute ekitaldian egoteko aukera galdu nahi izan, eta Zinemaldiko zuzendari José Luis Rebordinosekin batera egon dira aurrestreinaldian. Euskarazko bertsioa Zineuskadik Donostiako Zinemaldiarekin, EZAEarekin eta EITBrekin egindako kolaborazioari esker iritsiko zaigu euskal zinemetara uztailaren 29an.

EZAEko presidente den Alfonso Benegasen hitzetan, 'Zipi eta Zape eta kapitainaren irla' filmaren aurrestreinaldia "elkartearentzat aukera bikaina izan da euskal zinema aretoek euskarazko zinemarekin eta europar produkzioekin duten konpromezua erakusteko". Gainera, "Zipi eta Zape bezalako film handiak ikusle gazteak zinemaz pantaila handian gozatzera eraman ditzakeela" gehitu du Benegasek.

Bidaiariak zinera EZAE

2015eko gazteriaren sariaren babesleak gara