Nor gara?

EZAEk helburu du Euskal Autonomia Erkidegoan zine komertziala edota beste kultur jarduera batzuk antolatzen dituzten zine pribatuen interesak batzea. Bazkideek ibilbide profesional azpimarragarria izateaz gain, euren herrietan leku nabarmena dute kultur ikuspegiari dagokionez. Horrela, sorkuntzaren eta zinema kultur aniztasunaren alde egiten dute, eta kultur arloaren dinamizatzaile dira.

EZAE zinema-kultura sustatzeko, komunikatzeko eta hedatzeko sortu da; baita zine pribatuak iraunarazteko eta dinamizatzeko ere. Era berean, gune horien ekipamenduak eta jarduerak Euskadiko kultur sarean integratu nahi ditu.

 

 

 

Zineuskadirekin elkarlanean

EZAE eta ZINEUSKADI (Euskal ikus-entzunezkoen sektorea babesten duen elkartea) elkarlanean ari dira ikus-entzunezkoen kontsumoa bultzatzearren ekintzak sustatzeko eta Euskadiko zine aretoetara ikusleak erakartzeko. Kanpaina horiek, bereziki, euskarazko zinea eta Europako ekoizpenak suspertu nahi dituzte.