Euskal Zinemaren Eguna

Euskal Zinemaren Eguna EZAE

Euskal Zinemaren Eguna hiru hilero burutuko da helburu bikoitzarekin: ikusle gazteak zinemara erakartzea eta belaunaldi berriei euskal zinemagintzaren ekoizpen ezagunenak pantaila handian aurkeztea. 

Proiekzioek prezio murriztua izango dute gazteak zine-aretoetara joan daitezen errazteko. Gainera, aukeratutako pelikuletan lan egindako profesionalei euren lana ikusleei aurkezteko gonbidapena luzatuko zaie.

Egun egitasmo berriaren barne proiektatzen ari garen filma ‘Kutsidazu bidea, Ixabel’ euskal zinemaren klasiko dibertigarria da. Elkartearen partaide diren bederatzi zine-aretok berrestreinatu dute urtarrilaren 15etik 29ra:

Usurbe antzokia, Beasain – urtarrilak15, asteartea, 20:00 

Zumarraga, Zelai Arizti – urtarrilak 17, osteguna, 20:15

Andoain, Bastero Kulturgunea – urtarrilak 18, ostirala, 20:15

Getxo zinemak - urtarrilak 22, asteartea, 17:00

Zugaza zinema, Durango - urtarrilak 23, asteazkena, 20:00

Niessen zinemak, Errenteria – urtarrilak 24, osteguna, 19:30

Antiguo Berri zinemak, Donostia – urtarrilak 28, astelehena, 19:30

Multicines zinemak, Bilbo – urtarrilak 28, astelehena, 17:30

Zornotza aretoa – urtarrilak 29, asteartea, 20:15