Zinemak bueltan dira!

Zinema Pantaila Handian, EZAEren kanpaina

Sarrerak online erosi eta 1€ aurreztu zinema-sarreran!

EZAEk ’Zinema pantaila handian’ lelodun kanpaina abiarazi du, jendea zinemaz pantaila handian gozatzera animatzeko. Ekimenak lau ardatz nagusi izango ditu: pelikulak pantaila handian ikusteak dituen abantailak azpimarratzea, EZAEren zinema guztietan ezarriko den protokolo zorrotza azaltzea, Internet bidezko erosketak deskontu bitartez sustatzea eta euskal filmei laguntzea, Euskadiko zinemagintzaren balio-kate osoari babesa emanez.

Hainbat ekintzaren bidez, zinearekin duten “hitzordua” gogoraraziko zaie zaleei, pantaila handia baita pelikulez gozatzeko modurik onena. Ikusleak erakartzeko, kanpainak euro bateko zuzeneko deskontua dakar Internet bidez erositako sarrera guztietan, ikuslearen egunean izan ezik. Horrela, sarrerak modu seguruan erostea sustatu nahi dute EZAEren aretoetan.