2020tik izan dugun urtarrilik onena bizi berri dugu ikusle kopuruari dagokienez
2020tik izan dugun urtarrilik onena bizi berri dugu ikusle kopuruari dagokienez. Poz handia eman digu albisteak, eta espero dugu goranzko joera hori mantendu ahal izatea datozen hilabeteetan.
3 Ots 2026
Berri onak! 2020tik izan dugun urtarrilik onena bizi berri dugu ikusle kopuruari dagokienez. Poz handia eman digu albisteak, eta espero dugu goranzko joera hori mantendu ahal izatea datozen hilabeteetan.
Euskal aretoetako datuak oso positiboak izan dira urtarrilean: 387.000 ikusle eta 2.878.000 €-ko diru-bilketa.
‘La asistenta’, ‘Avatar: Fuego y ceniza’, ‘Zootropolis 2’, ‘Rondallas’ eta ‘Hamnet’ bezalako filmek arrakasta handia izan dute.
Sarrera-salmentari dagokionez, 2019tik izandako handiena izan da, pandemia aurreko urtea hartzen baitugu erreferentzia gisa zinema-aretoetako publikoaren errekuperazioa neurtzeko.
Eskerrik asko guztioi!