Abian jarri dugu #Zinequiz kanpaina: Euskal eta europar zinemaz zer dakizu?

#Zinequiz kanpainaren helburua sare sozialetan jarraitzen gaituztenen leialtasuna eta zinema-zaletasuna saritzea da eta, aldi berean, gure elkartearen bi helburu garrantzitsu betetzea: zinema-kultura bultzatzea eta euskal eta europar zinea babestea. Facebooken EZAE jarraitzen dutenek euren zine-zaletasuna frogatu ahal izango dute gure asteroko #Zinequiz-ean parte hartuz: zinemari buruzko testa, argazki edo gif bat zein pelikulari dagokion asmatzea… Erronka

28 Eka 2016

#Zinequiz kanpainaren helburua sare sozialetan jarraitzen gaituztenen leialtasuna eta zinema-zaletasuna saritzea da eta, aldi berean, gure elkartearen bi helburu garrantzitsu betetzea: zinema-kultura bultzatzea eta euskal eta europar zinea babestea.

Facebooken EZAE jarraitzen dutenek euren zine-zaletasuna frogatu ahal izango dute gure asteroko #Zinequiz-ean parte hartuz: zinemari buruzko testa, argazki edo gif bat zein pelikulari dagokion asmatzea… Erronka onartu eta erantzun zuzenak ematen dituztenek bi sarreren zozketan sartuko dira, eta nahi duten euskal edo europar film bat ikusi ahal izango dute gehien atsegin duten EZAE aretoan. Twiterren ditugun followerrek, gure promozioaren edukiak retuiteatzerakoan, beste bi sarrera eskuratzeko aukera izango dute. 

Kanpainiaren beste helburuetako bat udan ikusleak zinemara erakartzea izango da. Zozketak ostiralero egingo dira, uztailaren 1etik hasita irailaren 16ra arte.

Parte hartu!