‘Akelarre’ filmak jaso du VII. EZAE Saria, eta zinema-aretoen inguruko aldarrikapenak izan dira nagusi ekitaldian

‘Akelarre’ filmak jaso du gaur, Donostia Zinemaldiaren baitan, VII. EZAE Saria, eta zinema-aretoen eginkizuna aldarrikapen bilakatu da ekitaldian: filmez gozatzeko leku aproposena direla nabarmendu dute jaialdiko zuzendari José Luis Rebordinosek eta EZAE elkarteko presidente Alfonso Benegasek. Horrez gain, ikus-entzunezko sektorearen balio-kateko eragile guztien arteko elkarlanaren alde apustu egin dute, egungo egoera zailari aurre egin ahal izateko.

'Akelarre', EZAE saria

‘Akelarre’ filmak jaso du gaur, Donostia Zinemaldiaren baitan, VII. EZAE Saria, eta zinema-aretoen eginkizuna aldarrikapen bilakatu da ekitaldian: filmez gozatzeko leku aproposena direla nabarmendu dute jaialdiko zuzendari José Luis Rebordinosek eta EZAE elkarteko presidente Alfonso Benegasek. Horrez gain, ikus-entzunezko sektorearen balio-kateko eragile guztien arteko elkarlanaren alde apustu egin dute, egungo egoera zailari aurre egin ahal izateko.

Koldo Zuazua eta Iker Ganuza ‘Akelarre’ filmeko ekoizleek jaso dute saria talde osoaren izenean, eta euskal erakusketarien aldetik jasotako babesa eskertu dute, izan ere, "filma Euskadin fenomeno bat izatera iritsi da beren laguntzarekin; erreferentzia zinematografiko bat pandemia garaian". 2020ko euskal ekoizpen handi guztien artean, aurten, Euskadiko erakusketariek Pablo Agüerok zuzendutako filma saritzea erabaki dute. Iaz, pelikulak Donostia Zinemaldian arrakasta handia izan zuen eta, ondoren, sariz eta aintzatespenez betetako ibilbidea egin zuen.

Jose Luis Rebordinosek, film irabazlearen taldea zoriontzeaz gain, berretsi egin du "jaialdiak zinema-aretoekin duen konpromisoa, bereziki une zail hauetan", eta "urte osoan zinema ikusten jarraitzera” animatu du publikoa.

Alfonso Benegas EZAEko presidenteak azpimarratu duenez, 2020an euskal film handi ugari estreinatu ziren, hala nola ‘Ane’, ‘Hil kanpaiak’, ‘Urtzen’, ‘Non dago Mikel?’, ‘Erlauntza’, ‘El Drogas’, ‘Hijos de Dios’ eta ‘Caminho Longe’, besteak beste, baina azkenean 'Akelarre' aukeratu du elkarteak, bai lortutako sarrera-salmentengatik eta bai jasotako aintzatespen ugariengatik. Halaber, pandemiaren garaian aretoen aldeko apustua egin duten banatzaile guztiei eskerrak eman dizkie Benegasek. "Eskerrik asko une latz honetan laguntzeagatik. Ez dugu ahaztuko", gaineratu du.

Ekitaldiaren ondoren egindako adierazpenetan, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sustatzeko zuzendari Aitziber Atorrasagastik bere babesa eta esker ona adierazi nahi izan die erakusketariei, "bizi ditugun une zail hauetan egiten duten apustu leial eta ausartagatik". Eta, era berean, 2020an estreinatutako euskal ekoizpenen kalitate eta aniztasun handia nabarmendu du eta,  COVIDak eragindako zailtasunak zailtasun, sektorearen indarra erakusten dutela adierazi du.

Lehenengo EZAE sariak ‘Loreak’ filmaren ibilbidea aintzatetsi zuen 2015eko Zinemaldian. 2016. urtean, berriz, ‘Amama’ pelikula izan zen saritua; 2017an, Juanba Berasategi zinemagileak hil osteko omenaldia jaso zuen; 2018an, ‘Handia’ filmari egokitu zitzaion saria; 2019an, ‘Dantza’ izan zen irabazle, eta iaz, ‘La Trinchera Infinita’ lanak jaso zuen ongi merezitako aintzatespen hau.

Bidaiariak zinera EZAE

2015eko gazteriaren sariaren babesleak gara