‘Bidaiariak zinera!’ kanpaina abian da

Ikusleak zineko sarreran bi euroko beherapenaz gozatuko du promozioaren barne dauden filma guztietan

Ezae promozioa bidaiariak zinera

Joan den azaroaren 9an, Kultura Helburua egitasmoaren barne aurkeztu zen Bidaiariak zinera kanpaina martxan jarri da gaur. Kanpainaren helburuak  ikusleak zinema aretoetara erakartzea eta euskal zein europar zinema-sektorea  bultzatzea dira.

Horregatik, Bidaiariak zinera egitasmoak euskarazko filmak, euskal produkzioak eta europar pelikulak sustatuko ditu, lehentasun maila horretan. Ekimenak bidaiaren metafora hartzen du oinarri; izan ere, film bakoitzak esperientzia, kultura eta egoera ezberdinetara darama ikuslea; hau da, barne bidaia aberasgarria dakar zinemak. 

Gainera, kanpainak ikusleak erakarri nahi ditu zine-aretoetara, hauek baitira pelikulez gozatzeko eta sektoreari bultzada emateko espazio egokiena. Horrela, zinetako leihatiletara bertaratzen direnek 2 euroko beherapena izango dute promozioaren barne dauden filmetan.
 

Bidaiariak zinera EZAE

2015eko gazteriaren sariaren babesleak gara