Emanaldi bereziak

EZAEko kide diren zinema-aretoek proiekzio berezien ziklo bat jarri dute abian, gizartea gizarte- eta ingurumen- arloko hainbat gairen inguruan sentsibilizatzeko. Aldi berean, integrazioa bultzatzeko eta aurreiritziak ezabatzeko ere balioko du.

EZAEko kide diren zinema-aretoek proiekzio berezien ziklo bat jarri dute abian, gizartea gizarte- eta ingurumen- arloko hainbat gairen inguruan sentsibilizatzeko. Aldi berean, integrazioa bultzatzeko eta aurreiritziak ezabatzeko ere balioko du.
2022. eta 2023. urteetan, aretoek hainbat film proiektatuko dituzte kausa horiek babesteko, eta, hala, kulturaren eta, zehazki, zinema-aretoen gizarte-eginkizuna indartzen lagunduko dute, gizarte bidezkoagoa lortzeko asmoz. Proiekzio berezien ziklo honek Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren, Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren eta Next Europa funtsen babesa du.

Hauek dira aurreikusitako eta oraingoz berretsitako proiekzioak: 
Irailak 21: ‘Siempre Alice’ (Alzheimerraren Munduko Eguna)
Urriak 25: ‘Mañana’ (Klima Aldaketaren aurkako Nazioarteko Eguna)
Azaroak 3: ‘Un pequeño mundo’ (Indarkeriaren eta eskola-jazarpenaren aurkako Nazioarteko
Eguna)
Azaroak 25: ‘Invisibles’ (dokumentala)
Abenduak 3: Yoko oporretan (Euskararen Eguna)

Laster aukeratuko dira, halaber, Minbiziaren aurkako Munduko Eguna (otsailak 4), martxoaren 8a (Emakumearen Eguna), apirilaren 20a (Ama Lurraren Nazioarteko Eguna), ekainaren 5ª (Ingurumenaren Munduko Eguna) edo azaroaren 25a (Genero Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna) bezalako egunetan proiektatuko diren filmak.

Bidaiariak zinera EZAE

2015eko gazteriaren sariaren babesleak gara