Euskal eta europar zinema sustatzeko bueltatu da ‘Bidaiariak, zinemara’ kanpaina
EZAEk eta Zineuskadik sinatutako lankidetza-hitzarmen baten bidez, ikusleak zinemara erakartzeko helburua duen egitasmoa abiarazi dute. Euskadiko zinemen elkarteko zazpi bazkidek (18 zinema eta 77 areto Gipuzkoan, Bizkaian eta Araban) bat egin dute kanpainarekin. Astero hainbat filmek deskontua zango dute: 2€-ko beherapen zuzena sarreraren prezioan. ‘Bidaiariak, zinemara’ egitasmoaren lehen edizioaz geroztik (2015. urtean), 192.000 ikuslek baliatu dute promozio hau, eta 94 film baino gehiagok jaso dute laguntza.
‘Bidaiariak, zinemara’ kanpainaren bederatzigarren edizioa bihar (ostirala) hasiko da publikoa zire-aretoetara erakartzeko asmoarekin, prezio bereziak eskainiz. EZAEren eta Zineuskadiren arteko hitzarmenak sarrera bakoitzeko bi euroko deskontu zuzena dakar ikusleentzat. Euskadiko zinema-aretoen elkarteak astero film bat edo bi aukeratuko ditu deskontuaz baliatzeko, batez ere euskal zinemari eta euskarazko zinemari lehentasuna emanez, baina baita film europarrei ere.
Kanpainarekin bat egin duten zinemek automatikoki aplikatuko dituzte deskontuak leihatilan erositako sarreretan, eta zenbaitek online egindako erosketetan ere eskainiko dute beherapena. Kanpaina ostiral honetan hasiko da, euskal estreinaldi ospetsu batekin bat eginez: `Marco´, Jon Garaño, Aitor Arregi eta Jose Mari Goenaga hirukotearen azken lana, Moriarti Produkzioak etxeak ekoitzia. Pelikulak aurkezpen ofiziala izan zuen Veneziako Zinemaldiko Orizzonti atal entzutetsuan. Gainera, Espainia Oscar sarietan ordezkatzeko aurre-aukeraketan egon zen. Zalantzarik gabe, urteko euskal filmik itxaroenetako bat da.
‘Bidaiariak, zinemara’ kanpainak ospe handia lortu du urteetan zehar; izan ere, gero eta ikusle gehiago dira promozioan dagoen filmerako sarrerak zuzenean eskatzen dituztenak. 2015ean abiatu zenetik, 192.000 ikuslek jaso dute deskontu zuzena, eta 94 film baino gehiagok izan dute laguntza.
EZAEko zazpi bazkidek (18 zinema eta 77 areto Gipuzkoan, Bizkaian eta Araban) bat egin dute kanpainarekin: Donostiako SADE taldeko hiru zinemek: Principe, Antiguo Berri eta Trueba; Areto enpresako sei zinemek: Durangoko Gran Cinema Zugaza, Muskizko Meatzari Aretoa, Getxo Zinemak, Bermeoko Nestor Basterretxea, Mungiako Olalde Aretoa eta Urduliz; Bilboko Golem Alhóndiga eta Multicines; Gasteizko Gorbeia eta Florida Zinemak; Errenteriako Niessen Zinemak; eta Hirutek enpresako zinemek: Andoaingo Bastero kulturgunea, Zumarragako Zelai Arizti aretoa, Villabonako Gurea aretoa eta Lazkaoko Areria zinema.