Euskal ordezkaritza zabala Berlinalen
Basque Audiovisual markaren bidez, ikus-entzunezko 32 euskal proiektu emango dira ezagutzera Berlingo jaialdian, otsailaren 20ra arte
Basque Audiovisual, ikus-entzunezko euskal sektorearen marka, Berlingo Nazioarteko Zinemaldian izango da, Eusko Jaurlaritzaren eta Zineuskadiri esker, otsailaren 20ra arte. Berta, ikus-entzunezko 32 euskal proiektuk osatzen duten katalogo zabala aurkeztu eta ezagutaraziko da nazioarteko zinema jaialdirik nagusienetako honek eskaintzen duen erakusleihoan. 22 ekoiztetxeren lanak dira, dokumentalak edo fikziozko film luzeak gehien bat, eta oso fase ezberdinetan daudenak –amaiturik batzuk, garapenean, produkzioan edo postprodukzioan sarturik beste batzuk-, baina euren lanentzat koprodukzioa, banaketa edo salmentarako kontaktuak bilatzeko aukera izango dute guztiek.
Informazio gehiago iturrian: Zineuskadi