Euskal zine-aretoak indarra berreskuratzen hasi dira 2022an, baina diru-sarreren % 40 eta publikoaren % 43 galdu dute 2019 urtearekin alderatuta

Euskadiko zinema-areto pribatuak biltzen dituen EZAE elkarteak baieztatu du euskal aretoak indarra berreskuratzen hasi direla 2022an, batez ere azken hilabeteetan; baina gogorarazi du diru-sarreren % 40 eta publikoaren % 43 galdu dituztela 2019arekin alderatuta, pandemiaren aurreko erreferentzia-urtea. Zehazki, euskal zinema-aretoek 2019an 28,1 milioi euro biltzetik 16,8 milioi euro biltzera igaro dira 2022an, eta 4,7 milioi ikusle izatetik 2,7 milioi izatera.

Euskadiko zinema-areto pribatuak biltzen dituen EZAE elkarteak baieztatu du euskal aretoak indarra berreskuratzen hasi direla 2022an, batez ere azken hilabeteetan; baina gogorarazi du diru-sarreren % 40 eta publikoaren % 43 galdu dituztela 2019arekin alderatuta, pandemiaren aurreko erreferentzia-urtea. Zehazki, euskal zinema-aretoek 2019an 28,1 milioi euro biltzetik 16,8 milioi euro biltzera igaro dira 2022an, eta 4,7 milioi ikusle izatetik 2,7 milioi izatera.

2021arekin konparatuz gero, nabarmena da hura urte anomaloa izan zela estreinaldiei dagokionez. Egoera horrekin alderatuz, beraz, 2022an Euskadiko aretoek % 44 handitu dituzte diru-sarrerak, eta % 36 ikusle kopurua. Datu itxaropentsu horiek direla-eta, susperraldi motel baten hasiera dela uste du EZAEk, baina ezinbestean laguntza-ildo iraunkorrak beharko dituela.
Lurralde historikoen arabera, 2019 eta 2022 urteen arteko alderaketan gehien galdu duena Araba izan da, % 44 egin baitu behera diru-bilketak eta % 47 ikusleek. Bizkaian, berriz, diru-sarrerak % 40 jaitsi dira eta ikusleak % 43; eta Gipuzkoan, diru-bilketa % 37 eta ikusleak % 40 murriztu dira.

2019 batez besteko urtetzat hartuz gero (2015-2019 aldiko joera mantentzen baitzuen), 2020an 3,3 milioi ikusle galdu zituzten EZAEko kideek, pandemiaren aurretik aretoetara joaten zirenekin alderatuta. 2021ean 2,7 milioi ikusle galdu ziren, eta 2022an, aldiz, 2 milioi. Guztira, 2019tik 2022ra metatutako guztizko kopuruak 8 milioi ikusleren galera agerian utzi du Euskadin.

Laguntzen beharra 

Publikoak berreskuratzeko beste laguntza batzuez gain, EZAEk uste du "premiazkoa eta beharrezkoa" dela sektorea berrantolatzea, "100 eguneko leiho esklusiboa ezarriz zinemetan egiten diren estreinaldi guztiei".

Gogoan izan behar da Zinemaren Legeak hiru hilabeteko leihoa ezartzen ziela laguntza publikoak jaso zituzten filmeei, 2015ean indargabetu zen arte. Eta Frantziak 15 hilabeteko leihoa ezartzen duela zinema-aretoetan estreinatutako filmei streaming plataformetan kaleratzeko baimena izan arte. Italian, berriz, 90 eguneko leihoa onartu dute, filmen jatorria edozein dela ere, zinema-aretoei krisialditik ateratzen laguntzeko neurri gisa.

Egoera bereziki gogorra da Euskadin; izan ere, 2020 eta 2021 artean, EAEko aretoek 20 milioi euroko galerak pilatu zituzten emaitza-kontuan, eta 2022an emaitzek hobera egin badute ere, sektoreak larriki kaltetuta jarraitzen du.

Film arrakastatsuenak Euskadin

2022ko Euskadiko 10 film arrakastatsuenak honako hauek izan dira, hurrenkera honetan: ‘Avatar, el sentido del agua’; ‘Minions: El origen de Gru’; ‘Jurassic World, Dominion’; ‘Padre no hay más que uno 3’; ‘Tadeo Jones, la tabla esmeralda’; ‘Doctor Strange en el multiverso de la locura’; ‘Uncharted’; ‘El cuarto pasajero’; ‘’Thor: Love And Thunder eta ‘The Batman’.

Bidaiariak zinera EZAE

2015eko gazteriaren sariaren babesleak gara