Euskal zinema lehian arituko da Nanteseko Sail Ofizialean eta Opera Prima sarian

Lehiketan sartuko diren pelikulen artean, Asier Altunaren 'Amama' eta Imanol Uriberen 'Lejos del mar' izango dira

Amama

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Martxoaren 28ra biartean egingo den Nantesko Festival du Cinéma Espagnol jaialdiak, berriz ere, Fenêtre basque edo Euskal leihoa hartuko du bere baitan. Euskal zinema programazioa hori duela 16 urte hasi zen Etxepare Euskal Institutuak sustatzen, Euskadiko Filmategiaren laguntzarekin. Atal honek euskal produkziorik nabarmenenak, eta, oro har, euskal zinemagile garrantzitsuenak jasotzen ditu. 26. Zinemaldian, gainera, Fenêtre basque programako zenbait film lehiaketan ere parte hartuko dute.

Sail Ofizialean parte hartuko dute Asier Altunaren 'Amama' eta Imanol Uriberen 'Lejos del mar'. Opera Prima sailean, berriz, Lara Izagirre zuzendariaren 'Un otoño sin Berlín' eta Ben Sharrock-en 'Pikadero' filma. 

Informazio gehiago iturrian.

Bidaiariak zinera EZAE

2015eko gazteriaren sariaren babesleak gara