Euskal zinemen susperraldia areagotu egin da 2023an: ikusleak % 34 hazi dira, eta diru-sarrerak % 40
2022arekin alderatuz, 2023an, EAEko zinemen diru-bilketa % 40 hazi da, eta ikusleen kopurua, berriz, % 34. Beraz, aretoen susperraldia sendotu egin da pandemiaren urte gogorren ostean. 2019ko zifra bikainekin konparatuz, euskal zinemak 28,1 milioi euro biltzetik 23,7 milioi euro biltzera pasatu dira, eta 4,7 milioi ikusle izatetik 3,6 milioi ikusle izatera.

Comscore-k emandako datuetatik abiatuta, 2019a batez besteko urtetzat hartzen badugu (2015-2019 aldiko joerari eusten baitzion), 2020an 3,3 milioi ikusle galdu ziren pandemia baino lehen aretoetara joaten zirenekin alderatuta. 2021ean 2,7 milioi ikusle gehiago galdu ziren, eta 2022an beste 2 milioi. Guztira, 2019tik 2022ra metatutako zifraren arabera, 8 milioi ikusleren galera izan da Euskadin.
Zorionez, 2023an joera hori lehengoratzen hasi da. Berreskuratze honetan berebiziko garrantzia izan dute ‘Irati’ eta ‘20.000 erle-espezie’ bezalako euskal filmen estreinaldiek, eta ‘Upon Entry’ eta ‘Las buenas compañías’ bezalako beste batzuen emaitza onek, aurreikuspenak aise gainditu baitituzte.
Film arrakastatsuenak Euskadin
2023an Euskadin arrakasta gehien izan duten 10 filmak honakoak dira, hurrenkera honetan: ‘Barbie’, ‘Avatar: el sentido del agua’, ‘Super Mario Bros. La película’, ‘Oppenheimer’, ‘Campeonex’, ‘Ocho Apellidos Marroquís, ‘Irati’, ‘Elemental’, ‘Napoleon’ eta ‘Fast & Furious X’.
Hain zuzen ere, uztailean estreinatutako ‘Barbie’ filmak 1,3 milioi euro eta 210.000 ikusle bildu zituen euskal aretoetan; eta 2022aren amaieran estreinatutako ‘Avatar: El Sentido del Agua’ lanak 1,14 milioi euro eta 157.000 ikusle lortu zituen. Hirugarren ikusiena, ‘Super Mario Bros’, apirilean estreinatu zen eta 1,11 milioi euro eta 176.000 ikusle erregistratu zituen.
Euskal film ikusiena ‘Irati’ izan zen. Otsailean egin zuen estreinaldia, eta zerrenda orokorreko zazpigarren postuan dago, 549.000 euroko diru-bilketarekin eta 90.000 ikuslerekin.