EZAE Eusko Legebiltzarreko talde guztiekin bilduko da zinema-aretoen egoera larria aztertzeko

Euskadiko zine pribatuak eta kudeaketa pribatukoak bateratzen dituen EZAE elkarteak uste du Eusko Jaurlaritzaren erabakia bideraezina dela. Duela hilabete baino gehiago, % 35ean ezarri zuen zine-aretoen gehienezko edukiera, pandemian zehar inoiz jarritako murrizketa handiena. Horren ondorioz, Euskadi da edukiera gehien mugatu duen autonomia-erkidegoa, orokorrean % 75ean ezarrita baitago.

Euskadiko zine pribatuak eta kudeaketa pribatukoak bateratzen dituen EZAE elkarteak uste du Eusko Jaurlaritzaren erabakia bideraezina dela. Duela hilabete baino gehiago, % 35ean ezarri zuen zine-aretoen gehienezko edukiera, pandemian zehar inoiz jarritako murrizketa handiena. Horren ondorioz, Euskadi da edukiera gehien mugatu duen autonomia-erkidegoa, orokorrean % 75ean ezarrita baitago. 

Egoera horren aurrean, Eusko Legebiltzarreko talde guztiekin biltzeko erabakia hartu du EZAEk, zinema-aretoen egoera larria eta etorkizun iluna aztertzeko. Izan ere, 2020an eta 2021eko lehen seihilekoan pilatutako galerak nabarmen areagotu dira abuztuan. Hain zuzen, iaz 20 milioi euroko galerak izan zituzten euskal aretoek euren emaitzen kontuan, 2019arekin alderatuz, eta abuztuan ezarritako neurriak 600.000 eurotik gorako kaltea gehitu du. Hortaz, azken urte eta erdiko hondamendia azken bi hilabeteetan pixkanaka arintzen ari bazen ere, egoera jasangaitz berriak, hasteko, bi aretoren itxiera eragin du Getxon eta Durangon.

EZAEren aburuz, ulergaitza da Eusko Jaurlaritzak % 35ean mantentzea aretoen edukiera hilabete baino gehiagoz, eta erabaki hori justifikatzeko daturik eman gabe. ‘Ez festei’ eginiko aipamen generikoa zentzugabea dela uste dute, eta aretoetan koronabirus-agerraldirik hauteman ez dela eta gune seguruak direla gogorarazi dute. Euskal elkartearen esanetan, erabat kaltegarria da lokal eta instalazio guztiei neurri berak ezartzea, jarduera bakoitzaren ezaugarriak aztertu gabe.

Hori dela eta, EZAEko bazkideek Eusko Jaurlaritzak hartutako neurria berehala zuzentzeko eskatu dute, eta Estatuan orokorki ezartzen ari diren % 75eko edukiera ahalbidetzearen alde agertu dira. Bestela, ekainean eta uztailean zabaldutako panorama itxaropentsua hondatu egingo dela ohartarazi dute. Hau da, ohiko ordutegiak berreskuratu eta langileak ABEEtatik ateratzea lortu berri duten arren, nahitaez atzera egin beharko dutela jakinarazi dute, eta horrela jarraituz gero, itxiera, ordutegi-murrizketa eta ABEE berriak etorriko direla ziurtatu dute.

Bidaiariak zinera EZAE

2015eko gazteriaren sariaren babesleak gara