EZAE haserre dago LABIk ezarritako murrizketa berriekin, eta Euskadiko areto ugari itxi egin beharko dituztela ohartarazi du

Euskadiko zinema-areto pribatuak eta kudeaketa pribatukoak bateratzen dituen EZAE elkartea haserre dago LABIk ezarritako murrizketa berriekin, eta areto ugari itxi egin beharko dituztela ohartarazi du. EZAEren ustez, ulertezina da orain aretoen edukiera % 35era jaistea, pandemian zehar ez baita inoiz horrenbesteko murrizketarik egin. Gainera, osasun-krisialdi osoan ez da koronabirusaren agerraldirik erregistratu zinemetan.

2020ko eta 2021eko galera handien zati bat zailtasun handiz berreskuratzen hasi diren arren, murrizketa berriekin zaila ikusten dute jarduerari eustea. Hain edukiera txikiarekin, estreinaldi garrantzitsuenak hartzeko eragozpenak izango dituztela uste dute. Hain zuzen, murrizketak medio, EZAEko zenbait bazkidek astelehenetik aurrera aretoak ixtea erabaki dute.

Horrez gain, azken asteotan aretoek esfortzu handia egin dute ohiko ordutegiak berreskuratu, zinemak egunero zabalik mantendu eta langile guztiak ABEE (aldi baterako enplegu-erregulazioko espediente) egoeratik ateratzeko. Zoritxarrez, murriztapen berrien ondorioz ezin izango diote egoerari eutsi, eta enplegu-erregulazio berriak, ordutegi murrizketak nahiz aretoen itxierak bueltatuko direla jakinarazi dute.

EZAEko bazkideek orain arteko baldintza berberetan jarraitzea eskatzen diote Eusko Jaurlaritzari, % 60ko edukierarekin hain zuzen, ez baita inoiz kutsatze-fokurik hauteman aretoetan. Gogoratu behar dugu, zinema-aretoetan maskara erabiltzea nahitaezkoa dela, baita urruntze soziala mantentzea eta eskuak garbitzea ere.

Egungo testuingurua ulertzeko, garrantzitsua da kontuan hartzea 2019ko epealdi berarekin alderatuta, 2020an euskal aretoek 10 milioi euroko galerak izan zituztela beren emaitzetan. Izan ere, 2020an, 2019ko datuen ondoan, Euskadin zinemara joan ziren ikusleen kopurua % 65 baino gehiago murriztu zen, eta egoera larri horren aurrean, erakundeen aldetik jasotako laguntzak nabarmen eznahikok izan dira.

Azken hilabeteetan zinema-aretoek egindako ahalegin guztien helburua galera horiek murriztea izan da, eta azken datuak itxaropentsuak ziren, estreinaldiak ikusleak erakartzen ari baitziren. Hala ere, Eusko Jaurlaritzak iragarritako neurri berriekin, azkenaldian lortutako aurrerapausoak zapuztu egingo direla uste du EZAEk. Euskadiko aretoak pandemiaren eszenatoki murriztaile eta gogorrenean jarri dituzte, inolako arrazoirik gabe. Ezin dugu ahaztu, Estatuko zinema asko itxita egon diren bitartean, euskal aretoek ahalegin handia egin dutela segurtasun neurri guztiekin zabalik mantentzeko.

Bidaiariak zinera EZAE

2015eko gazteriaren sariaren babesleak gara