EZAE, NAECE eta FECEk oso kautelazko neurriak eskatuko dituzte, Eusko Jaurlaritzak aretoetan jatea debekatu ondoren

EZAE Euskadiko zinema-aretoen elkarteak premiazko bilera egin du FECEko (Espainiako Zinemen Federazioa) eta NAECEko (Espainiako Zinema Erakusketarien Elkarte Berria) ordezkariekin. Bilera horretan, hiru elkarteek ulertezintzat eta oso kaltegarritzat jo dute Eusko Jaurlaritzak zinema-aretoetan jatea galarazteko hartutako erabakia. Hiru elkarteek behin eta berriz defendatu dute aretoak gune segurua direla, pandemia osoan ez baita inolako birus-agerraldirik gertatu. Kolpe berri honen ondoren, euskal aretoek gero eta zailago ikusten dute 2020an eta 2021ean izandako galera itzelen zati bat berreskuratzea, eta horietako askoren ustez ezinezkoa da muga horiekin jarduerari eustea. Gainera, horietako batzuek lan-erregulazioko espedienteak berriro aktibatu behar izan dituzte asteburu honetarako.

EZAE Euskadiko zinema-aretoen elkarteak premiazko bilera egin du gaur bertan FECEko (Espainiako Zinemen Federazioa) eta NAECEko (Espainiako Zinema Erakusketarien Elkarte Berria) ordezkariekin. Bilera horretan, hiru elkarteek ulertezintzat eta oso kaltegarritzat jo dute Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuaren urriaren 6ko Agindua, zinema-aretoetan jatea debekatu eta soilik ura edaten uzten duena. Hori dela eta, agindu horren aurkako kautelazko neurriak presaz planteatzea erabaki dute.
Hiru elkarteetako ordezkariek eskatu dute Eusko Jaurlaritzak murrizketa hori ken dezala, osasun-larrialdia amaitu eta sektore guztiek normaltasuna berreskuratzen ari direnean ezarri baitute. Gainera, pandemia osoan aretoak gune segurua direla egiaztatu dela defendatu dute, ez baita birus-agerraldirik erregistratu.
Kolpe berri honen ostean, euskal aretoek gero eta zailago ikusten dute 2020an eta 2021ean izandako galera itzelen zati bat berreskuratzea, sektore osoa egoera kritikoan jarri baitute.
Areto gehienek ahalegin handiak egin zituzten 2021eko lehen seihilekoan beren ohiko ordutegiak berreskuratzeko, asteko zazpi egunetan zinemak zabalik mantenduz eta langile guztiak aldi baterako lan-erregulaziotik ateraz. Hala eta guztiz ere, azken urteetan jarduera murriztu denez, ezinezkoa da aurrerapen horiei eustea, eta, ondorioz, aldi baterako lan-erregulazioko espediente berriak etorriko dira.
Hartutako neurriaren larritasuna ulertzeko, garrantzitsua da kontuan hartzea pandemia hasi zenetik euskal aretoek 15 milioi euroko galerak izan dituztela emaitzen kontuan, eta tabernek Euskadiko zinemen irabazien % 30 osatzen dutela.

Bidaiariak zinera EZAE

2015eko gazteriaren sariaren babesleak gara