EZAEk bere webgunea abiarazi du

Elkartearen helburua Euskal Autonomia Erkidegoan zine komertziala edota beste kultura jarduera batzuk antolatzen dituzten zine pribatuen interesak batzea da

EZAEren webgunearen irudia

EZAEk ekin dio bideari. Euskadiko Zinema Aretoen Elkarteak martxan jarri du bere webgunea, bazkide guztiak eta euren zinema aretoetako ezaugarriak ezagutarazteko. Gainera, web orrian,  elkarteak sustatzen dituen zerbitzuak eta promozioak ere ezagutzeko aukera izango da. 

EZAEren helburua Euskal Autonomia Erkidegoan zine komertziala edota beste kultura jarduera batzuk antolatzen dituzten zine pribatuen interesak batzea da. Bazkide guztiek ibilbide profesional aipagarria izateaz gain, euren herrietan leku nabarmena dute kultur ikuspegiari dagokionez. Horrela, sorkuntzaren eta zinema kultur aniztasunaren alde egiten dute, eta kultur arloaren dinamizatzaile dira.   

Beraz, EZAE zinema kultura sustatzeko, komunikatzeko eta hedatzeko sortu da; baita zine pribatuak iraunarazteko eta dinamizatzeko ere. Era berean, gune horien ekipamenduak eta jarduerak Euskadiko kultur sarean integratu nahi ditu.  
 

Bidaiariak zinera EZAE

2015eko gazteriaren sariaren babesleak gara