EZAEk euskal estreinaldiak babestuko ditu, ‘Bidaiariak zinera!' kanpainaren bidez

EZAEk, Euskadiko Zinema Aretoen Elkarteak, euskal zineari babesa ematea helburu duen ‘Bidaiariak zinera! 'kanpaina abiarazi du berriro. Ekimena EZAEren eta Zineuskadiren arteko lankidetzari eta Eusko Jaurlaritzaren finantzaketari esker sortu da, eta Euskadi osoko 79 aretotan jarriko da martxan. Horri esker, bi euroko deskontua izango dute ikusleek zinemako sarreraren prezioan, euskal estreinaldiez gozatzeko.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

  • Ekimenaren zazpigarren edizioak euskal zinema izango du protagonista. Egitasmoan parte hartuko duten euskal filmek 2 euroko zuzeneko deskontua eskainiko dute sarreraren prezioan.
  • EZAEren eta Zineuskadiren arteko lankidetzari eta Eusko Jaurlaritzaren finantzaketari esker gauzatutako ekimen hau euskal elkarteko 79 aretotan gauzatuko da.
  • ‘Bidaiariak zinera!' otsailaren 24an hasiko da ‘Irati’ filmaren sustapenarekin. Zalantzarik gabe, aurtengo euskal zinemaren ordezkari handienetako bat da Paul Urkijo zuzendariaren lana.


EZAEk, Euskadiko Zinema Aretoen Elkarteak, euskal zineari babesa ematea helburu duen ‘Bidaiariak zinera! 'kanpaina abiarazi du berriro. Ekimena EZAEren eta Zineuskadiren arteko lankidetzari eta Eusko Jaurlaritzaren finantzaketari esker sortu da, eta Euskadi osoko 79 aretotan jarriko da martxan. Horri esker, bi euroko deskontua izango dute ikusleek zinemako sarreraren prezioan, euskal estreinaldiez gozatzeko.

Euskal eta europar filmen sustapenera bideratuta dago ekimen hau, eta milaka ikusle erakarri ditu 2015ean abian jarri zenetik. EZAEk edizio berri bat abiaraztea erabaki du, batik bat euskal ekoizpenei babesa emateko, baina Europako pelikulek ere beherapena izango dute. Hamabostero euskal ekoizpen bat sartuko da kanpainan, eta aukerarik egongo ez balitz, film europar bat.

Promozio honetan sartuko den lehenengo filma ‘Irati’ izango da, eta datozen hilabeteetan beste euskal izenburu batzuk izango ditugu; besteak beste, ‘El hotel de los lios’, ‘My way out’, ‘20.000 especies de abejas’, ‘A los libros y las mujeres canto’, 'Gelditasuna ekaitzean' eta ‘Tetuán’. Behin betiko egutegia aurrerago osatuko da, hainbat euskal filmen estreinaldi-datak zehaztearekin batera.

‘Bidaiariak zinera!’ kanpaina nabarmen errotu da euskal zinemazaleen artean. Euskal Herriko eta Europako kultur sorkuntza bultzatzeaz gain, Eusko Jaurlaritzak Zineuskadiren bidez babesten duen ekimen honen helburua da ikusleak zinema-aretoetara joatea, horiek baitira pelikula batez gozatzeko eszenatokirik onena. Hain zuzen, publikoa zinemetara erakartzea eta aretoek kultura sustatzeko duten ahalmena aitortzea dira EZAEren helburu nagusietako batzuk, bai eta euskal eta europar zinema bultzatzea eta arte zinematografikoak zabaltzea ere.


Parte hartu duten zinemak

EZAEko zortzi bazkidek (20 zinema eta 79 areto Gipuzkoan, Bizkaian eta Araban) bat egin dute kanpainarekin. Zehazki, ekimenean parte hartuko dute SADE taldeak Donostian dituen hiru zinemek: Principe, Antiguo Berri eta Trueba; Areto taldearen Durangoko Gran Cinema Zugaza, Muskizeko Meatzari aretoa, Getxo Zinemak, Bermeoko Nestor Basterretxea eta Mungiako Olalde; Bilboko Golem Alhóndiga eta Multicines; Gasteizko Gorbeia eta Florida aretoak;     Beasaingo Usurbe Antzokia; Zarauzko Modelo Aretoa; Errenteriako Niessen zinemak; baita Hirutek enpresako zinema aretoek ere: Andoaingo Bastero kulturgunea, Zumarragako Zelai Arizti, Villabonako Gurea aretoa, Oñatiko zinea eta Lazkaoko Areria zinema.

Sarrerak erosteko, hemen:

 

 

 

 

 

 

 

Bidaiariak zinera EZAE

2015eko gazteriaren sariaren babesleak gara