EZAEk Zinemaldiko Gazteriaren saria babestuko du
Golardoa azken egunean emango da, film irabazlea proiektatu baino lehen
EZAEk (Euskadiko Zinema Aretoen Elkartea) Gazteriaren saria babestuko du aurten Donostiako Zinemaldian.
Saria Horizontes Latinos Saileko zuzendarien lehen eta bigarren lanek, eta Zuzendari Berriak Saileko filmek irabaz dezakete. Beraz, batez beste gazteek hiru film ikusiko dituzte egunean. 18 eta 25 urte bitarteko 200 ikaslek osatutako epaimahaia izango da, hortaz, egunean hainbat bozka egitez, pelikula irabazlea aukeratuko duena.
Gazteriaren Saria Zinemaldiaren azken egunean emango da, film irabazlea berriz ere proiektatu baino lehen.