EZAEren ustez, ulertezina da Eusko Jaurlaritzak zinema-aretoak % 35eko edukierarekin mantentzea

Euskadiko zinema-aretoen elkartearen ustez, ulertezina da orain aretoen edukiera % 35arekin mantentzea, pandemian zehar ez baita inoiz horrenbesteko murrizketarik egin. "Herrietako ez-jaiak" ezin dira argudio bezala erabili, horiek ez baitute zerikusirik zinema-aretoen jarduerarekin.

Euskadiko zinema-aretoen elkartearen ustez, ulertezina da orain aretoen edukiera % 35arekin mantentzea, pandemian zehar ez baita inoiz horrenbesteko murrizketarik egin. "Herrietako ez-jaiak" ezin dira argudio bezala erabili, horiek ez baitute zerikusirik zinema-aretoen jarduerarekin.

Orain arteko edukiera-murrizketa handiena da hau, eta aretoek ez diote zentzurik ikusten, espazio segurua direla erakutsi baitute. Aldi berean, ulergaitza da Euskadiko jarduera ekonomiko gehiena edukiera handiagoarekin garatzea inolako arazorik gabe eta zinema-aretoei murrizketa gogor hauek ezartzea.

2020ko eta 2021eko galera handien zati bat zailtasun handiz berreskuratzen hasi diren arren, murrizketa berriekin zaila ikusten dute jarduerari eustea. Hain edukiera txikiarekin, estreinaldi garrantzitsuenak hartzeko eragozpenak izango dituztela uste dute. 

EZAEko kideek neurri horiek lehenbailehen zuzentzeko eskatzen diote Eusko Jaurlaritzari, aretoek % 60ko edukiera berreskuratu ahal izan dezaten, biziraupenaren alde borrokatzeko gutxienekoa. EZAEk egindako zenbatespen baten arabera, edukiera % 60tik % 35era murrizteak hilean 600.000 euroko galera dakar, batez beste, euskal zinemetan.

Areto gehienek ahalegin handiak egin zituzten 2021eko lehen seihilekoan ohiko ordutegiak berreskuratzeko. Halaber, zinemak asteko zazpi egunetan irekita zeuden eta langile guztiak ABEEtik atera zituzten. Hala ere, murrizketa  berriek ezinezkoa egiten dute aurrerapen horiei eustea, eta, ondorioz, egungo ABEEak luzatu egingo dira, baita hainbat zinema-areto itxi ere.

Gogoan izan behar da maskararen erabilera nahitaezkoa dela eremu horietan, eta gizarte-urruntzea eta eskuak garbitzea zorrotz aplikatzen direla.

Egungo testuingurua ulertzeko, garrantzitsua da kontuan hartzea 2019ko epealdi berarekin alderatuta, 2020an euskal aretoek 10 milioi euroko galerak izan zituztela beren emaitzetan. Izan ere, 2020an, 2019ko datuen ondoan, Euskadin zinemara joan ziren ikusleen kopurua % 65 baino gehiago murriztu zen, eta egoera larri horren aurrean, erakundeen aldetik jasotako laguntzak nabarmen eznahikok izan dira.

Azken hilabeteetan zinema-aretoek egindako ahalegin guztien helburua galera horiek murriztea izan da, eta azken datuak itxaropentsuak ziren, estreinaldiak ikusleak erakartzen ari baitziren. Hala ere, Eusko Jaurlaritzak iragarritako neurri berriekin, azkenaldian lortutako aurrerapausoak zapuztu egingo direla uste du EZAEk. Euskadiko aretoak pandemiaren eszenatoki murriztaile eta gogorrenean jarri dituzte, inolako arrazoirik gabe. Eta ez da ahaztu behar, sarreren murrizketarekin batera, aretoetako gastuak gorantz doazela, adibidez, argiaren fakturatik eratorritakoak.

Bidaiariak zinera EZAE

2015eko gazteriaren sariaren babesleak gara