EZAEren zinema-aretoetara joateko ohitura % 200 baino gehiago hazi da azken astean

EZAEko, Euskadiko zinema-aretoen elkarteko, bazkideek egiaztatu dutenez, 'Padre no hay más que uno 2' bezalako estreinaldiek baieztatu dute ikusleak aretoetara itzuliko direla, eta, beraz, ekoiztetxeak animatu dituzte datozen asteetan film erakargarriak programatzera eta estreinaldien atzerapenak gelditzera.

EZAEko, Euskadiko zinema-aretoen elkarteko, bazkideek egiaztatu dutenez, 'Padre no hay más que uno 2' bezalako estreinaldiek baieztatu dute ikusleak aretoetara itzuliko direla, eta, beraz, ekoiztetxeak animatu dituzte datozen asteetan film erakargarriak programatzera eta estreinaldien atzerapenak gelditzera. Uztailaren 29tik abuztuaren 2ra, pelikula horren estreinaldiarekin batera, EZAEren zinema-aretoetara % 200 baino ikusle gehiago joan dira.

Gainera, EZAEk euskal ikusleen konfiantza eskertu nahi du; izan ere, elkarteko aretoetako  segurtasun-protokolo zorrotzean konfiantza dutela baieztatu dute, bai sarbideetan nahiz joan-etorrietan ezarritako neurrietan bai besaulkien desinfekzio prozesuan.

Hala eta guztiz ere, azken asteburuko diru-bilketaren igoera une bateko lasaitua besterik ez da euskal erakusleentzat, pandemiaren ondorioz galerak pilatzen ari baitira. Ekainean aretoak berriz ireki zirenetik, diru-sarreren beherakada % 70etik gorakoa izan da, batez beste. Ezinbestekoa da programazio erakargarri iraunkorra izatea edo, bestela, areto batzuek ateak betirako itxi beharko dituzte.

Zuzendari eta ekoiztetxeei eskertza

EZAEk eskerrak eman nahi dizkie, bereziki, sektorearekin konprometitzen ari diren eta une zail hauetan estreinaldiak eskaintzen dituzten zuzendariei eta ekoiztetxeei. Santiago Seguraren 'Padre no hay más que uno 2' filmaren apustua, estreinaldiaren data aurreratuta, ‘oxigeno baloia’ izan da aretoentzat, ordura arteko diru-bilketak 2019koen oso azpitik zeudelako garai berean. Nabarmentzekoa da azken asteko ikusleen % 58 film hori ikustera joan dela.

Bitartean, EZAEren aretoetan segurtasun-protokolo zorrotza betetzen da. Horrela, ikusleei errespetatu beharreko jarraibideen berri ematen zaie, besteak beste. Sarrerak Internet bidez erostea gomendatzen da, edo bestela, txartelarekin. Era berean, aretoetan proiektatutako kartel eta bideoen bidez, ikusleei eskatzen zaie langileen argibideak eta seinaleztapena jarraitzea sarreretan, irteeretan eta joan-etorri guztietan.

Gainera, proiekzioetara joaten direnei uneoro segurtasun-tartea mantentzea eskatzen zaie, bizikideei salbu, eta gogorarazten zaie nahitaezkoa dela maskara erabiltzea, janaria edo edaria hartzeko izan ezik.

Era berean, EZAEko zinemek saioen ordutegiak mailakatu dituzte, aretoak garbitzeko eta desinfektatzeko lanak indartze aldera. Hain zuzen ere, zeregin horiek errazte aldera, ikusleei ahalegin berezia eskatzen zaie aretoa garbi edukitzeko, hondakin guztiak atera aurretik jaso eta zakarrontzietara eramanez.

Bidaiariak zinera EZAE

2015eko gazteriaren sariaren babesleak gara