Gozatu zinemaz pantaila handian!

’Zinema pantaila handian’ lelodun kanpaina abiarazi dugu; izan ere, garbi dugu zine-aretoak direla zazpigarren arteaz gozatzeko leku aproposena.

'Pantaila handian' kanpaina

’Zinema pantaila handian’ lelodun kanpaina abiarazi dugu; izan ere, garbi dugu zine-aretoak direla zazpigarren arteaz gozatzeko leku aproposena. Halaber, gure aretoetara gerturatzen zaretenoi oparitxoa egin nahi dizuegu: euro bateko deskontu zuzena egingo dugu Internet bidez erositako sarrera guztietan, ikuslearen egunean izan ezik. Horrela, sarrerak modu seguruan, kontakturik gabe, erostea ere sustatu nahi dugu.

Horrez gain, jakinarazi nahi dizuegu protokolo zorrotza jarri dugula martxan aretoen segurtasuna bermatzeko. Uste dugu, gainera, garatze bidean dauden eta laster estreinatuko diren euskal filmak bereziki babesteko unea dela, Euskadiko sektore zinematografikoaren balio-kate osoari bultzada eman nahi diogulako.

Ez ahaztu zinemarekin duzuen ‘hitzordua’!  Aretoetan ikusiko dugu elkar!

Bidaiariak zinera EZAE

2015eko gazteriaren sariaren babesleak gara