Ikusmira berriak, ikus-entzunezko proiektu berriak sustatzeko erakunde-arteko egitasmoa

Egitasmoak Kimuak, Labo edo Zinema Ikasleen Nazioarteko Topaketa bezalako jaialdiak hartuko ditu kontuan.

Ikusmira berriak

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Gaur Ikusmira berriak programa aurkeztu dute, hau da, berrikuntza eta esperimentazioa bilatzen duten ikus-entzunezko lanei laguntza emateko asmoz sortu den ekimena, bai lengoaia zinematografikoan bai ekoizpen moduetan. Egitasmoa erakunde arteko kolaborazioaren ondorio da, haien artean, Tabakalera, Donostia Zinemaldia, Donostia 2016 eta Euskadiko Filmategia Fundazioa.

Ekimenaren helburu nagusia ikus-entzunezko sorkuntzari bultzada ematea da, eta horretarako hiru ardatzen inguruan antolatu da: trebakuntza, ekoizpena eta erakusketa. Lurraldean errotuta dauden nazio- zein nazioarte mailako hiru jaialdi eta ekimenetan zentratzen da: Kimuak, Labo -Clermont-Ferrand Zinemaldiko film labur esperimentalen saila- eta Zinema Ikasleen Nazioarteko Topaketa – EIECINE-. Gainera, Euskadiko zinegile eta ikus-entzunezko proiektu berritzaileetara iristeko asmoa ere badu.

Ikusmira berriak programaren aurkezpenean partu hartu dutenen artean, Zinemaldiko zuzendaria den José Luis Rebordinos izan da eta ziurtatu duenez, "lan horietatik bat behintzat jaialdian proiektatuko dugu". Horretaz gain, Rebordinosek horrelako egitasmoek Zinemaldirako duten garrantzia eta hautatutako proiektuekiko dagoen interesa nabarmendu du.

Informazio osoa hemen 

Bidaiariak zinera EZAE

2015eko gazteriaren sariaren babesleak gara