‘Irati’ filmak X. EZAE Saria jasoko du Zinemaldiko Euskal Zinemaren Gala Handian, 2023ko euskal pelikularik arrakastatsuena izategatik

2024ko euskal zinema-aretoen diru-bilketa datuek galera kezkagarria erakusten dute: aurreko urtearekin alderatuta, ikusle-kopurua % 15 jaitsi da, eta irabaziak % 9.

Donostia Zinemaldian emango zaio X. EZAE Saria ‘Irati’ filmari, 2023an diru-bilketa handiena lortu zuen euskal ekoizpena izateagatik eta euskal zinemagintzari egindako ekarpenagatik. Horren erakusle dira nazioartean egindako ibilbidea eta jasotako sariak.

‘Irati’ pelikularen arrakasta, bai eta ‘20.000 erle-espezie’ filmarena ere, futsezko faktore izan zen iaz Euskadiko zinema-aretoetara ikusleak erakartzeko. 

Saria Paul Urkijo zuzendariak jasoko du Euskal Zinemaren Gala Handian. Alfonso Benegas EZAEko presidenteak eskainiko dio, Victoria Eugenia Antzokian, irailaren 24an.

2024ko datuak

Aurten, urtarrilaren 1etik irailaren 15era, 2.235.147 ikusle izan dira Euskadin. Iaz, ordea, denbora tarte berdinean 2.621.072 lagun bertaratu ziren aretoetara; jaitsiera, beraz, % 15ekoa izan da. Gainera, aurten 15.392.951 euro bildu dira euskal aretoetan, 2023an epe horretan lortutakoa baino 1.604.028 gutxiago. Kasu horretan, jaitsiera % 9koa da.

EZAEk kezkagarritzat jotzen ditu datu horiek, beti esan baitu publikoak erantzun egiten duela zinema-aretoetan film erakargarriak daudenean, eta are gehiago euskal pelikulak direnean. 2024ko hasiera honetan, oraindik ez da Euskadiko ekoizpenik izan EZAEren zinema-aretoetako Top10 zerrendan, eta hori datozen hilabeteetan aldatzea espero dugu, iristear dauden estreinaldiekin. Aipatzekoa da, ‘Irati’ eta ‘20.000 erle espezie’ filmek, bien artean, 2023ko bilketaren % 6 lortu zutela aztertutako denbora tartean.

Aurtengo ikusle kopuruaren jaitsierak 2023an lortutako susperraldia geldiarazi du. Orduan % 46ko igoera lortu zen. Pandemia aurreko urteekin alderatuta, 2022an ikusleen beherakada % 43koa izan zen 2019arekin alderatuta; 2023an galera hori % 16ra mugatzea lortu zen, baina 2024an, 2019arekin alderatuta, ikusleen galera areagotu egin da eta % 29ra iritsi da.

Bidaiariak zinera EZAE

2015eko gazteriaren sariaren babesleak gara