Koldo Zuazua ekoizleak jasoko du IV SADE Saria donostiar zinema aretoen eskutik

Ekoizle moduan egin duen izugarrizko ekarpena sarituko da, 'Ocho apellidos vascos' bezalako proiektu arrakastatsuak eta 'La herida' bezalako film pertsonalagoak uztartuz

Zinemaren alde egindako lana aintzat hartzen duen IV. SADE Saria Koldo Zuazuak jasoko du aurten, zinemaren munduan izan duen ibilbide profesional bikainarengatik. Donostiako zine aretoak kudeatzen dituen enpresa donostiarrak ekoizle moduan egindako izugarrizko ekarpena hartu du kontuan sarituaren izendapenean, 'Ocho apellidos vascos' edo 'Zipi eta Zape' bezalako arrakasta handiak, eta 'La pelota vasca' edo 'La herida' proiektu ausart eta pertsonalak uztartu dituen ibilbide profesionalean.  Azken film honek adibidez, Epaimahaiaren Sari Berezia eta emakumezko aktore onenaren Zilarrezko Maskorra eskuratu zituen 2013ko Donostiako Zinemaldian. Aurten, 'Morir' pelikula aurkeztuko du Zinemaldiko Sail Nagusian emanaldi bereziarekin. Sari-banaketa datorren irailaren 14an izango da Astoria 7 hotelean burutuko den ekitaldian.

 

Bidaiariak zinera EZAE

2015eko gazteriaren sariaren babesleak gara