Paul Urkijok X. EZAE Saria jaso du eta publikoari eskaini dio
Paul Urkijok X. EZAE Saria jaso du ‘Irati’ filmaren arrakastagatik, 2023an Euskadiko aretoetara pertsona gehien eraman zituen euskal ekoizpena izan baitzen.
Paul Urkijok X. EZAE Saria jaso du ‘Irati’ filmaren arrakastagatik, 2023an Euskadiko aretoetara pertsona gehien eraman zituen euskal ekoizpena izan baitzen.
Zine-aretoen garrantzia aipatu du, pelikulak publikoari gerturatzeko modua baitira. Eta adierazi du jendeak ematen diola balioa zinegileen lanari.
Eta oso interesgarria izan da, halaber, Jon Garaño eta Aitor Arregi zinemagileen hausnarketa aretoen garrantziaren inguruan. Hamar urteko ibilbidearen ondoren, gero eta ospe handiagoa du gure sariak.
Zorionak Paul eta lantalde guztia, eta eskerrik asko zinemaz pantaila handian gozatzera etortzen zareten lagun guztiei!