'Paulina', Gazteriaren EZAE Saria

Pelikulak arrakasta handia lortu du Zinemaldian, 'Horizontes Latinos' eta 'Otra mirada' golardoak ere eskuratu baititu

Gazteriaren Ezae Saria

Santiago Mitrek zuzendutako Paulina filmak irabazi du Gazteriaren EZAE Saria 63. Zinemaldian. Pelikulak arrakasta handia lortu du Donostiako zinema-jaialdian, 'Horizontes Latinos' eta 'Otra mirada' golardoak ere eskuratu baititu. EZAE Euskadiko Zine Aretoen Elkartetik harro gaude sariaren babesle izanaz.  

Paulina filmak abokatu lanbide bikaina bertan behera uztea erabakitzen duen gazte baten istorioa kontatzen du. Argentinako eskualde pobretu batean irakasle izateko erabakia hartzen du. Kontrako giro batean, irakasle lanari lotuko zaio, mutil-laguna galdu eta aitari aurre egin behar badio ere. Grand Prix sariaren eta Kritikaren Asteko FIPRESCI sariaren irabazlea izan zen azken Canneseko zinema-jaialdian.

Zinemaldian hoberen baloratuak izan diren film sorta bat EZAE aretoetan eskainiko dugu laster. Gazteriaren Saria babestera eraman gaituen helburuari eutsiz, gazteak zine-aretoetara erakartzeko eta euren artean zinema-kultura sustatzeko asmoz, emanaldi bereziak egingo ditugu prezio murriztuekin.

 

Bidaiariak zinera EZAE

2015eko gazteriaren sariaren babesleak gara